Auzitegi Konstituzionalaren osoko bilkurak Murtziako Auzitegi Nagusiaren aurka jarritako inkonstituzionalitate arazoa onartu du, INAPen informazio baten arabera. Kontua da Murtziako Aurrekontu Orokorrak aldatu zituen legeak Madrilgo agindua gaindituz sozietate merkantil publikoei luzatu ziela murrizketa, EAEn bezala.
LABeko zerbitzu juridikoek Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren kontra prestatu zuten helegitearen antzekoa da, lan legeriaren eskumena ez dela erkidegoena baizik eta Estatua berarena. Beste antzekotasun bat da hain zuzen helegitea komunikabide publiko bateko langileek (Onda Regional) jarria izan dela.
Konstituzionalak zera dio: «resulta inequívoca y taxativa en cuanto a la exclusión del personal laboral no directivo de las sociedades mercantiles públicas de la reducción salarial del 5%», eta erabakiak balizko egoera administratibo irmoei eragingo diela.
Honen aurrean EITBko LABek zera adierazi nahi du:
-
Albistea itxaropentsua dela, ETBko langile batzordeak jarritako helegitearen ildoa babesten duelako, duela aste batzuk Auzitegi Gorenak argitaratutakoaren antzera (informazioa irakurri).
-
Errepikatzea, EITBri dagokionean Konstituzionalak ebatsi behar duen auzia soilik ETBko langileok jarritako helegitea dela. Langile batzordeetan nagusitasuna duen sindikatuaren zerbitzu juridikoak bideratu ohi ditu kontu judizialak gainontzeko sindikatuekin elkarlanean, beraz ETBn LABek bideratu zuen, eta EITBn eta Irratian ELAk (EITBNETen murrizketak eman ziren 2010ean ez zegoen ordezkaritza sindikalik).
-
LABek dagoeneko ekimen instituzionalak bideratu ditu, langile batzordeetan, Administrazio Kontseiluan eta Parlamentuan hain zuzen langileoi lapurtutako dirua Konstituzionalaren erabakiaren zain egon gabe lehenbailehen EITBko langile guztioi itzultzeko (informazioa irakurri).
-
Halere hau ez da inondik ere nahikoa izango, eta soilik mobilizazioa izango da Zuzendaritza eta Jaurlaritza eman nahi ez duten urrats hori ematen behartuko dituena. Eta LABek langile borroka hori aktibatzeko ekimenak planteatuko ditu ordezkaritza duen lantokietan.