EUSKO IRRATIko LABek ez du onartuko trikimailurik Lan Poltsaren kudeaketan, eta LDParen amaieraren atzerapenagatik kezka agertzen du
Urtarrilaren 15ean, atzeratzen den LDParen amaieraren ondoren EUSKADI IRRATIAn geldituko den langileen plantila argitu gabe izango denez, LABek hauteskunde sindikalak atzeratzea proposatu dio ELAri, baina hauek ez dute begi onez ikusi eta iragarritako datan egitearen aldeko dira. Bide batez gogoratu, arrazoi berberean oinarrituta, EITBko Erredakzio Kontseilurako hauteskundeak atzeratu egin direla.
Bestalde, hasi da EUSKO IRRATIKO Langile Batzordearen eta Zuzendaritzaren artean Lan Poltsaren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko negoziaketa. Momentuz bi aldeak proposamenak aztertzen ari dira, badirudi funtzionamenduan ez dela arazo handirik izango eta akordioa gertu dela, baina osaketan gorabeherak izango dira, sindikatuen artean ere zaila baita adostasuna. LABek Lan Deialdi Publikoa nola joan den ikusita, eta bere eskakizunetan oinarrituta LDPan plazarik atera ez, baina LDPa gainditu dutenen ondoren, Lan Poltsan 2 hizkuntzetan probak egin eta bai idatzizko proba eta baita ahozkoa gainditu dutenak, nahiz eta hizkuntza gaitasuna akreditatu ez dutenak hobesten ditu. Pertsona hauek osatuko lukete Lan Poltsarako 2. multzoa LABen iritziz (lehen multzoa LDPa gainditu eta plaza atera ez dutenek osatuko lukete). Baina gai hau oraindik sakonean eztabaidatu gabe dago.
Hori bai, EUSKO IRRATIko Langile Batzorde osoak bat egin du, Lan Poltsaz aparte zuzendaritzak egin nahi dituen kontratu “exzepzionalei” ezetz esaterakoan; gai espezifiko edo lan zehatz batzuetarako, zuzendaritza bere aldetik kontratuak (ez dakigu nolakoak) egiteko prest azaldu da eta langileon ordezkariok ukatu egin gara hori onartzera; ze lani buruz ari diren argitu eta idatziz adierazteko eskatu dugu ezer baino lehen.
Bestalde, EUSKO IRRATIko LABek salatu nahi du, Radio Vitoriako Mantenimendu Teknikoaren hutsunea betetzeko, Euskadi Irratiko teknikari baten ordezko kontratua erabiltzen ari dela Zuzendaritza. EUSKO IRRATIko LAB bide batez kezkatuta dago azken LDPeko plazen adjudikazioa uste baino gehiago atzeratzen ari baita; LABek zuzendaritzari lehenbailehen plaza horiek adjudikatu eta plantila antolatzea eskatu dio.