LABeko ordezkariok harrituta gaude abian den Lan Eskaintza Publikoaren euskara gaitasuneko proban HABEren zuzenketak argitara atera dituen emaitzekin.
Horiek horrela LABek bilera eskatu dio HABEri, zuzenketa honetan zeintzu irizpide izan dituen ezagutu eta emaitzak berraztertu ditzan.
Eusko Irratian dugun ordezkaritzaz gain, LAB sindikatuko Euskara Idazkaritzako kideak ere izango dira batzar honetan.
Horraz gain, Eusko Irratiko LABek dagoeneko LEPko epaimahaia (tribunala) lehenbailehen batzeko eskatu du HABEri argibideak eskatzeko.