Hemen zaude

BERRIA babesteko sinadura bilketa

Honezkero Eusko Jaurlaritzak BERRIA egunkariari egin dion diru-laguntza murrizketaren berri izango duzue. Hori dela eta, sinadura bilketari ekin diote BERRIAtik bertatik, eta dagoeneko 8.000 bildu dituzte. EITBko LABetik zeure sinadura ere botatzera animatu nahi zaitugu. Izan ere, EITBrentzat aurrekontu zein bestelako murrizketarik onartzen ez dugun bezala, euskarazko komunikabideei ere murrizketarik egiteko arrazoirik ez dago, kontrakoa baizik, krisialdi garaian baita hain zuzen laguntza gehien behar den unea. Dirua egon badago, baina gaizki bilduta, kontrolatuta eta banatuta.

Hemen behean informazio zabalagorako loturak. Egin klik eta sinatu!

 


 

BERRIA babesteko sinadura bilketa

Frogako irudia

 

BERRIAri inoizko laguntza eskasena emango dio Jaurlaritzak, %14 jaitsita

BERRIAri inoizko laguntza eskasena emango dio Jaurlaritzak, %14 jaitsita Garikoitz Goikoetxea Iaz baino 210.000 euro apalagoa izango da laguntza. Banaketa irizpideak aldatu ditu Jaurlaritzak, eta kalte egin dio egunkari nazionalari. BERRIA sortu zenetik ez da horren txikia izan urte osoko laguntza.

Informazio osagarria: