Hemen zaude

ETBko langile batzordea "Egunon Euskadi" programa ETB2ra aldatzearen aurka dago

Euskal Telebistako langile batzordeak jarrera aho batez hartu du. Izan ere halako programa ETB1en emititzea euskarazko katearen aldeko ahalegina izan bazen ere ETBko zuzendaritzaren erabakiak kalte handia dakar, euskara bultzatzearen aurkako norabidean hain zuzen ere. Batetik euskarazko katea ahultzea suposatzen du, eta bestetik erdarazkoaren aldeko inbertsioak handitzea, non eta euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza oso eskasa den herrian, zer esanik ez erdarazko eskaintza handia kontutan hartzen badugu.

Hori dela eta, zuzendaritzari zera exijitzen diogu, euskararen aldeko benetako apustua egin dezala hasteko "Egunon Euskadi" ETB1en jarraitzen utziz.
 

Euskal Telebistako Langile Batzordea
2014ko urriaren 16an