Hemen zaude

EITBko langile batzorde guztiek ordezkari sindikal bati egindako mehatxuak gaitzesten dituzte

EITBko langile batzorde guztiek ordezkari sindikal bati egindako mehatxuak gaitzesten dituzte

    Azken egunotan EITBko LAB sindikatuko ordezkari eta lankide batek jasotako mehatxuak gaitzesten dituzte EITBko langile batzordeek, hau da, ETB, EI, EITB eta EITBNETekoak.

    Mehatxuak Eusko Irratiko Lanpostu Deialdi Publikoaren testuinguruan ematen dira, hain zuzen ekimen hau, itxuraz, lanpostuen deialdia LABek babestu izanarekin lotu nahian. Ulertezina eta onartezina deritzogu kakaz betetako bi kutxa ordezkari sindikal bati bidali izanari.

    Langileon ordezkariok garen heinean garbi daukagu gure lana edota erabakiekin ados ez egoteak desadostasunak piztu ditzakeela, eta ordezkari izateko konpromisoa hartzeko garaian garbi edukitzen dugu. Halere EITBko langile batzordeetako ordezkariok ez gaude inondik ere prest inolako erako mehatxurik jasotzeko, horrelakoek guztion askatasun sindikalak erasotzen dituzten heinean.

    Beraz aipatutako ordezkariari elkartasuna adierazten diogu, ekintza onartezin hauek gaitzetsi eta berriro ez gertatzeko exijitzen dugu, eta azkenik zuzendaritzari halakorik ez errepikatzeko neurriak adosteko eta gertatutakoa argitu dezala.

Euskal Herrian 2014ko uztailaren 11n

Etiketa: