Hemen zaude

Fondoan eta formetan, Eusko Irratiko LPDaren aurkako hainbaten autorretratua

Luze eta zabal idatzi eta hitz egin dugula hasi dugu argitaratu berri den iritzi artikulu batean EITBko LABekook, oraingoan labur labur azalduko dugu azken gertakizuna.

Kontua da ostegun gauean Bilboko EITBren egoitzako LABen bulegoaren aurrean kutxa bat utzi zuela norbaitek.

Besterik gabe, EITBko LABek zera adierazi nahi du, nahikoa dela publikoan eta pribatuan ematen ari diren egi erdi, manipulazio eta gezurrekin lanpostuen deialdi publikoa bertan behera gelditzea saiatzen ari diren hainbaten aldetik. Eta are onartezinagoak direla anonimotasun koldarraren babespean egiten direnak. Azken gertakizuna sinesgaitza izanik soilik jokabide indibidual bati lepora badakioke ere, «denak balio du» ildo horretan kokatuta ikusten dugu eta eztabaidak eta kritikak era normalizatu batean egin daitezela, egia aurretik eta aurpegia emanda.

Etiketa: