LAB Sindikatuak «Cuadrilla busca cita» programaren inguruan ETBk atzo harturiko erabakia oso modu positiboan balortzen du.
Gure ustez aipatu genuen gisa hartu zitekeen erabaki egokiena eta bakarraren aldeko apustu egitea eta esparru ezberdinetatik jaso zituzten ezadostasunak kontuan hartu izanak poisitiboki baloratzen ditugu.
Halere, agerian geratu da oraindik lan handia dugula egiteko erabilera ez sexistaren inguruko lanean eta egungo eredu heteropatriarkala gainditzeko bidean.
Hortaz LABetik gure konpromisoa berresten dugu gai honekiko eta EITBri emakume eta guzonen eskubide berdintasunaren alde elkar lanean aurrea urratsak emateko eskua luzatzen diogu.
Azkenik bereziki Euskal Herriko mugimendu feminista zoriondu nahiko genuke egindako lanarengaitik eta bestelako Euskal Herri parekide baten biderantz egiten duten lan guztiarengaitik. Borroka honetan ere LAB bide lagun izango du.
Euskal Herrian 2014ko Ekainaren 20ean
Gaiarekin lotuak (kronograma gisa ere interesgarri)
BERRIA 2014/06/20: ETBk bertan behera utzi du 'Cuadrilla busca cita' telebista saioa
GARA 2014/06/20: ETB suspende la emisión del programa «Cuadrilla busca cita»
DEIA 2014/06/20: EITB atiende las críticas y suspende la emisión de 'Cuadrilla busca cita'
EL PAÍS 2014/06/20: EiTB suspende la emisión del programa ‘Cuadrilla busca cita’
EL MUNDO 2014/06/20: EiTB suspende la emisión del programa 'Cuadrilla busca cita'
EITB.COM 2014/06/19: ETBk 'Cuadrilla busca cita' bertan behera uztea erabaki du
ETB suspende la emisión del programa 'Cuadrilla busca cita'
LAB-EITB 2014/06/19: Atzo sindikatuak ETBko zuzendaritzarekin bildu ginen, "Cuadrilla busca cita" programaz eztabaidatzeko
EHBILDU 2014/06/19: EH Bilduk parte hartuko du Mugimendu Feministak ‘Cuadrilla busca cita’ ETBren saioa salatzeko deitu duen elkarretaratzean
EH Bildu se suma al acto convocado por el Movimiento Feminista contra el programa de ETB ‘Cuadrilla busca cita’
MUGIMENDU FEMINISTA 2014/06/18: EHko Mugimendu Feminista: 'Cuadrilla busca cita' EITBren saio berriaren inguruan
Opinión del Movimiento Feminista sobre el nuevo programa de EITB “cuadrilla busca cita”
GARA 2014/06/18: EiTB no retirará «Cuadrilla busca cita», a pesar de las numerosas críticas
BERRIA 2014/06/18: EITB: «'Cuadrilla busca cita'-k ez du legea urratzen»
DEIA 2014/06/18: EITB mantendrá 'Cuadrilla busca cita'
EITB.COM 2014/06/17: EiTBk ez du atzeman lege urratzerik 'Cuadrilla busca cita'n
EiTB no aprecia en 'Cuadrilla busca cita' vulneración o menosprecio
BERRIA 2014/06/17: Emakundek ETBri eskatu zion 'Cuadrilla busca cita' ez emateko
GARA 2014/06/17: Exigen la retirada del espacio de ETB-2 «Cuadrilla busca cita» por su contenido sexista
EL PAÍS 2014/06/17: EiTB mantendrá el programa ‘Cuadrilla busca cita’ pese a las críticas por sexismo
EHBILDU 2014/06/16: EH Bilduk EiTBri dei egiten dio “Cuadrilla busca cita” saioa erretiratzeko
EH Bildu pide a EiTB que retire el programa “Cuadrilla busca cita”
ARGIA 2014/06/16: ETB2ko saio berri baten eduki sexistak polemika sortu du sare sozialetan
Euskal Herriko Mugimendu Feministaren balorazioa:
EITB-k “Cuadrilla Busca Cita” saioa kendu egin du, hemen Euskal Herriko Mugimendu Feministaren balorazioa:
LARUNBATERAKO DEIALDIA BERTAN BEHERA UZTEA ERABAKI DUGU: Ez da kontzentraziorik egongo larunbatean 12etan, EITB (Basurto) aurrean.
Pozez jaso dugu EITBko zuzendaritzak Cuadrilla busca cita kentzeko hartu duen erabakia. Erabaki arduratsua eta zentzuzkoa dela deritzogu Euskal Herriko mugimendu feministatik. Saioa emititu aurretik Eusko Jaurlaritzak berdintasunean duen organu gorenak, Emakundek, jada iragarri zion EITBri saioak zituen eduki sexistak zirela eta ez emititzeko. Kaso zipitzik egin gabe, EITBk aurrera jo zuen, emititu zuen eta aste honetan, mordoxka izan gara, parez-parez izan gaituztenak. Mugimendu feminista, sindikatuak, EAEko oposizioko alderdi gehienak eta Emakundek berak eginiko iradokizunak eta iritziak kontuan izan eta hartutako erabakian EITBk arduraz jokatu duela uste dugu. Komunikabideek, eta gehiago publikoek, jendartearen behar, bizimodu, errealitateei loturik egon behar dute, eta ikus-entzunezko ekoizpen baten aurrean jendartea asaldatzen bada zerbaitengatik da: ez dela egokitzen jendartearen errealitate eta testuingurura.
Cuadrilla busca cita kendu du EITBk, baina aurrera begirako erronkak badituzte, baditugu: 2005ean onartu zen Berdintasun Legea, ia hamar urte pasa dira, eta oraindik EITB-n ez dago Genero Unitate bat, “Autonomia Erkidegoko Administrazioak bere egiturak egokitu beharko ditu, eta horren bidez, Eusko Jaurlaritzako sail bakoitzean administrazio-unitate bat egongo da, eginkizun hauek betetzeko: saileko zuzendaritza eta arloak eta horri atxikitako erakunde autonomo, ente publiko eta organoak sustatzea, koordinatzea eta horiekin elkarlanean aritzea, horrela lege honetan eta Eusko Jaurlaritzak onetsitako berdintasun- planean xedatutakoa betetzeko. Unitateok posizio organiko eta harreman funtzional egokia izan behar dute, bai eta beren helburuak bete ahal izateko aurrekontu nahikoa ere .” (Berdintasun legea 4/2005). Honez gain, Euskal Herriko mugimendu feministatik behintzat ez dugu ezagutzarik bertan lantzen diren berdintasun politiken inguruan, eta informazioaren tratamendu ez sexista lantzeko EITBk dituen politika, neurri eta erabiltzen dituen baliabideen inguruan.
Beraz, Cuadrilla busca cita saioaren inguruan zein aurrera begira egin genezakeen ibilbideaz jarduteko, adierazi behar dugu EH-ko Mugimendu Feminista EITB-kozuzendaritzarekin kontaktuan jarri dela eta hurrengo asterako bilera bat hitzartu dugula. Hau ere positiboki baloratzen dugu, EITBko zuzendaritzak Euskal Herriko mugimendu feministako ordezkariekin biltzeko borondatea agertu izana. Garrantzitsua da mugimendu feministarentzat, batez ere aurrera begira mintzakide politiko gisa aitortuak izan gaitezen eta elkarlanerako zubiak eraikitzeko aukerak izan ditzagun.
EITB-k 17/06/2014 argitaratutako komunikatuan Cuadrilla busca cita babesteko, saioa horrela definitu zuen "tradizionalki patriarkatuak bere tresnatzat erabili duen programa-eredu bat diskurtso alternatiboak plazaratzeko baliatu da” . I ruditzen zaigu programa eredu alternatiboak lortzeko aukera egongo litzatekeela baliabideak jarriz. Berdintasunean ematen diren aurrerapausoak ikusi egiten dira, adierazleen bitartez neurtzen dira, aurrekontuetan, langileen konpuruan, eta emititzen diren edukien tratamenduan: irudia, lengoaia. Tradizionalak diren tresnen eraldaketa emateko, baliabide asko jarri behar dira, baina borondate politikoa izan ezkero aukerak egon litezke.
Lortu dugu Cuadrilla busca cita eduki sexistak eta egun bizi dugun jendarte patriarkal honetan sustatzen diren harreman eredu hegemonikoak, sexualitate eredu heterosexuala, bitarra.. sustatzen dituen saioa kentzea. Gure helburua da benetan honelako saioak ez emititzea, beraz, ez kendu behar izatea, baina berdintasun politikak ez badira garatzen horrelako gauzak gertatzen dira, beraz, honek sortzen dituen ondorioen ardura EITBrena dela uste dugu.
Elkartu gara, antolatu gara eta borrokaz lortu dugu! Baina arduraz hartzen dugu erabakia, aurrera begirako erronkak badaudelako, jendartearen egiturazko aldaketa bidean komunikabideek duten garratziaz jakitun, erronkei eustea ezinbestekoa ikusten dugu.
EUSKAL HERRIAN, 2014ko ekainaren 20ean
EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU FEMINISTA