Hemen zaude

ARGIA: ETB2ko saio berri baten eduki sexistak polemika sortu du sare sozialetan

Telebista saio polemikoko partaideetako batzuk, Reyes Prados aurkezlearekin (argazkia: EITB).#ETBnEdukiSexistarikEz traola azken 24 orduetako erabiliena izan da euskaraz Twitter sare sozialean. ETB2k igande gauean estreinatu zuen “Cuadrilla busca cita” telebista saioak eragin du protesta.

“Gero emakume bat jipoitzen dutenean zergatik ote den galdetuko dugu. Sentitzen dut ETB, baina ikaragarria”, adierazi zuen Maddalen Iriarte ETBko kazetariak saioa ikusi bitartean.  “Saio dibertigarria izateko sexismoa erabili behar dela uste duten telebista publikoko nagusiek dimititu beharko lukete”, zioen igande gaueko Leire Narbaizaren txio batek. “Telebista publikoak beste zerbait behar du. Kalitatea. Zerbitzu publikoa. Kriterioa. Baloreak”, idatzi zuen Felix Arrietak.

ETB2ko “Cuadrilla busca cita” saio berriak eragin dituen erreakzioetako batzuk baino ez dira. Reality showa da programa berria, zehazki “sedukzio-joko” gisa ezagutzen den azpigenerokoa, AEBetako MTV kateak ezagun egin zuen “Next!” edo duela ez asko Espainiako Cuatro katean emititu zuten “Un príncipe para Corina”-ren estilokoa.

Neska eta mutil talde bana etxe batean sartu zituzten lehen kapituluan. Helburua: mutil koadrilan bikoterik ez daukan bakarrarentzat nobia bilatzea. Horretarako, neskek banaka mutilen aurrean beren burua aurkeztu behar izan zuten. Programaren ikusmolde sexistak eta zenbait parte hartzailek esandakoek ikusle askoren marra gorriak gainditu zituzten.

Twitterren eragindako kritika-uholdeaz gain, protesta telebista publikoko ordezkariei helarazteko asmotan dira zenbait ikusle. Horretarako, #ETBnEdukiSexistarikEz dioten mezuak igorriko dituzte EITBren webguneko kontaktu orriaren bitartez bihartik aurrera.

Twitterren #ETBnEdukiSexistarikEZ traola duten mezuak azpian.

Gorka Bereziartua MitxelenaARGIA 2014.06.16

Emakundek ETBri eskatu zion 'Cuadrilla busca cita' ez emateko

Herenegun ETB2k estreinatu zuen saioak kritika ugari jaso ditu.Saioa estreinatu aurretik ere ohartarazpenak eginak zeuden. Sare sozialetan, Cuadrilla busca cita-ren aurka azaldu zen Feministalde. EH Bilduk galdera bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean, eta EITBko zuzendariari azalpenak eskatu zizkiom. Eta Emakunde —aurreneko trailerra ikusi ostean— harremanetan jarri zen ETBrekin, saioarengatik «kezka» azaltzeko. Emakundek programa erretiratzeko eskatu zion ETBri. Baina ETBko zuzendaritzak Emakunderi erantzun zion saioa estreinatu egingo zela. «Erantzuna ez zen izan nahi genuena», adierazi dute Emakundeko iturriek. Begira batzordean aztertuko da orain gaia, publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko aholku batzordean, alegia.

Igandean estreinatu zen saioa, prime-time-an. Sare sozialak sutan jarri ziren berehala: #ETBnEdukiSexistarikEz aldarrikapenak oihartzun zabala izan zuen.

Josebe Iturrioz Medeak taldeko kidearen iritziz, horrelako saio batek ez luke lekurik izan behar telebista publikoan: «Gutxienez, eraldaketa indartsu bat izan beharko luke. Nire galdera da: ETBk non ditu bere berdintasun teknikariak eta berdintasun planak? Gure gizartea berdintasunean hezteko ez dira balio onargarriak saio honetakoak».

Programa kentzeko eskatu dio EH Bilduk EITBri. Koalizioaren ustez, «lotsagarria» eta «asaldagarria» da hedabide publiko batek horrelako saio bat ematea. Lur Etxeberria legebiltzarkidea «kezkatuta» azaldu da: «Gorputz batzuk dira neskak, merkantzia gisa agertzen dira, edertasun eredu hegemonikoari lotuak. Eta aretoan sartzen dira, zezenak zezen plazan bezala. Indarkeria mota bat dago hor».

Berdintasun legea, hautsita

Iturriozek eta Etxeberriak gogorarazi dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Berdintasun Legea onartu zela 2005ean. «Lege horren arabera, ezin dira eduki sexistak zabaldu hedabide publikoetan», nabarmendu du Etxeberriak. Iturrioz: «Tamalez, ikusten da lege horiek ez direla betetzen. Eskakizun mailak berdintasun gaietan oso handia izan behar du». Medeak-eko kidearen iritziz, berdintasunean aholkularitza «indartsua» behar du ETBk.

EH Bilduko legebiltzarkideari iruditzen zaio ikusleek egin dezaketen presioak baldintzatu egin dezakeela saioaren etorkizuna: «Ez nintzateke harrituko programa hemendik gutxira kenduko balute. Pozgarria da jendeak alarma piztuta izatea eta berehala erreakzionatzea».

Saioaren proiektua Eiken Bank lehiaketaren seigarren aldiko irabazlea izan zen. ETBko iturrien arabera, epaimahaikideek «originaltasuna» eta «bideragarritasuna» baloratu zuten. «Harreman sozialak eta kuadrillak bateratu ditu. ETBk entretenimendu gisa hartu zuen saioa, eta ez zuen eragozpenik ikusi emateko».

 

TWITTER SUTAN

«Gero emakume bat jipoitzen dutenean zergatik ote den galdetuko dugu. Sentitzen dut ETB, baina ikaragarria»

Maddalen Iriarte (@maddalen iriarte)

«Baino ze ostia? Hau da jarraitu nahi duten eredua?? #ETBnEdukiSexistarikEz #CuadrillaBuscaCita»

Kattalin Miner (@MinerKattalin)

«Zerbitzu publikoa eskaini beharrean, audientzia helburu bakarra bihurtzen denean, zabor sexista emititzeko aukera dago #ETBnEdukiSexistarikEz»

Joseba Permach (@jpermach)

«Debekatuta beharko lukete TV publiko batean eduki eta estereotipo sexistak sustatzen dituzten programak. Lotsagarria. #ETBnEdukiSexistarikEz»

Bakartxo Ruiz (@BakartxoR)

«Lotsagarria eta nazkagarria ETB2n emititzen ari direna. Ezin da edozer eman publikoa entretenitzeko #ETBnEdukiSexistarikEz»

Arrate Illaro (@arrateillaro)

«#ETBnEdukiSexistarikEz. Telebista publikoak beste zerbait behar du. Kalitatea. Zerbitzu publikoa. Kriterioa. Baloreak.»

Felix Arrieta (@pelikleta)

«Sexismoa ez da dibertigarria. Sexismoak erasoa dakar. Ta @eitbcom hori bultzatzen ari da saio horren bidez. #ETBnEdukiSexistarikEz»

Koldo Castañeda (@koldocas)

«Saio dibertigarria izateko sexismoa erabili behar dela uste duten telebista publikoko nagusiek dimititu beharko lukete

Leire Narbaiza (@txargain)

« Langileek ez ote dute nahiko indar? Eredu neoliberal honi EZ. Telebista nazional, publiko eta kalitatezkoa behar dugu»

Beñat Iartza (@beatiriondo)

BERRIA 2014.06.17

GARA: Exigen la retirada del espacio de ETB-2 «Cuadrilla busca cita» por su contenido sexista

ETB-2 estrenó el domingo «Cuadrilla busca cita» y al poco de emitir la primera entrega son varias las iniciativas que, desde internet, exigen que sea retirado. EH Bildu también denunció en Lakua este programa.

Hay momentos en los que, como diría Raimundo Fitero, colocarse ante el electrodoméstico esencial supone un esfuerzo sobrehumano porque, en ocasiones, desde la pequeña pantalla se disparan auténticos latigazos catódicos que colisionan contra nuestras castigadas neuronas. Algo similar a esta especie de tratamiento de choque cerebral aconteció el pasado domingo con la primera emisión de un espacio orquestado por ETB que ya antes de asomarse a nuestros televisores propició un encadenado de dudas y enfados que, ya en su puesta de largo las ha confirmado e incluso aumentado.

Hoy en día, resulta casi insultante que se achaque a la crisis la falta total de ideas y originalidad -¿desde cuándo la imaginación entiende de números?- y ya es una práctica habitual en el ente público estrenar programas que no son más que una mera recreación «al estilo vasco» de programas que ya han sido elaborados por otras cadenas. Lo malo no es que se copie y disfrace, lo terrible es que se haga mal, y ese es el caso de «Cuadrilla busca cita», una especie de mercado persa inspirado en el tristemente celebérrimo «Granjero busca esposa».

Como tarjeta de presentación de este programa, una voz en off nos reveló que pretende acabar con el tópico de que «en Euskadi se liga poco». Visto como una frase de sketch para «Vaya semanita» puede valer, pero plasmar en imágenes una esperpéntica situación en el que una cuadrilla de Sopela une sus esfuerzos para que el integrante soltero busque compañera entre un ramillete de aspirantes es todo un insulto a nuestra inteligencia. Ya son varias las iniciativas nacidas en las redes sociales para evitar que ETB-2 emita este programa y la parlamentaria de EH Bildu, Lur Etxeberria, pidió la inmediata retirada de este programa. Según explicó la parlamentaria, «la coalición ha recibido con preocupación el estreno del programa, porque bajo el paraguas del entretenimiento y la diversión, se expanden estereotipos y valores sexistas en un programa de la televisión pública».

Koldo LANDALUZE - GARA 2014.06.17

EH Bilduk EiTBri dei egiten dio “Cuadrilla busca cita” saioa erretiratzeko

Atzo ETB2k estreinatu zuen "Cuadrilla busca cita" berehala erretiratzea eskatu du gaur Lur Etxeberria legebiltzarkideak, EH Bilduren izenean. Etxeberriak adierazi duenez, "kezkatu egiten gaitu ikusteak dibertsio eta entretenimenduaren aterkipean estereotipo eta balio sexistak elikatu eta indartzen direla, telebista publikoaren atzoko saioan gertatu zen antzera". "Emakumeak merkantzia gisa agertzen dira, mutil-taldearen aurrean aurkezten dira zezena zezen-plazan bezala, eta perfektuak izatea eskatzen zaie: ederrak (betiere edertasun-eredu hegemonikoaren arabera), sinpatikoak, mutilak gustura edukitzen dakitenak, mutilentzat gustuko izatea helburu nagusi. Mutilek, berriz, nahikoa dute jatorrak izatearekin", azaldu du legebiltzarkideak.

Koalizioarentzat "lotsagarria eta asaldagarria da hedabide publiko batek horrelako saio bat ematea". "Alferrik izango dira egiten diren hezkidetza plan guztiak, baldin eta ondoren, hedabide publikotik horrelako mezuak zabaltzen jarduten badugu". Bestalde, Etxeberriak "pozgarritzat" jo du programak herritar askoren haserrea piztu izana eta hala adierazi izana sare sozialetan.

EH Bilduk gogorarazi du EiTBko zuzendariari galdera egiteko idatzia erregistratu zuela orain bi aste, baina oraindik ez da batzordearen deialdia egin. "Hala ere, espero dugu EiTBk bere kaxa erretiratzeko erabakia hartzea".

EHBILDU.NET

EH Bildu pide a EiTB que retire el programa “Cuadrilla busca cita”

La parlamentaria Lur Etxeberria ha pedido la inmediata retirada del programa "Cuadrilla busca cita", programa estrenado ayer en ETB2. Según ha explicado la parlamentaria, "la coalición ha recibido con preocupación el estreno del programa, porque bajo el paraguas del entretiniento y la diversión, se expanden estereotipos y valores sexistas en un programa de la televisión pública". "Las mujeres son presentadas como mera mercancia, al albur de los gustos de los hombres, debiendo parecer perfectas: se les pide que sean bellas (siempre bajo los clichés hegemónicos de belleza), simpáticas... a los hombres, sin embargo, solo se les pide que sean simpáticos", ha explicado la parlamentarias.

La coalición considera que es "irritante y denunciable que la televisión pública pague y difunda, con el dinero de todos y de todas, este tipo de programas". "Todos los planes de coeducación serán baldíos si después se fomentan este tipo de mensajes". Etxeberria, ha felicitado, por su parte, a las personas que decidieron mostrar su desacuerdo a través de las redes sociales.

EH Bildu ha recordado que hace dos semanas registró una pregunta dirigida a la directora de EiTB sobre este programa, pero la comisión todavía no ha fijado fecha para su respuesta. "Sin embargo, nuestra esperanza es que visto lo visto, EiTB tome la decisión de retirar el programa por su cuenta".

EHBILDU.NET

EiTB no retirará «Cuadrilla busca cita», a pesar de las numerosas críticas

 

Si el lunes era EH Bildu quien pedía la retirada del nuevo espacio televisivo de ETB-2 «Cuadrilla busca cita» porque en él «se expanden estereotipos y valores sexistas», ayer Bilgune Feminista se unía a esa misma queja, cuyas integrantes vieron el programa por primera vez con «sorpresa y enfado». «Está basado en el fomento de la masculinidad y la feminidad hegemónicos. La tesis principal del programa indica que las mujeres no somos personas enteras, somos medias naranjas que necesitan la otra media», explicó Bilgune Feminista.

Por su parte, EiTB se excusó diciendo que no aprecian «elemento alguno que vulnere o menosprecie norma legal alguna, ni tampoco los principio del VI Plan para la Igualdad de Mujeres y Hombres». Asimismo, explicó que la siguiente cuadrilla estará compuesta por una cuadrilla de chicas de Amurrio que tratarán de concretar una cita con un chico entre los candidatos.

Los sindicatos de EiTB ELA, LAB, SK y CCOO se reunirán en una comisión de igualdad para discutir sobre el programa.

GARA 2014.06.18

EITBk ohar bat bidali zuen atzo, ETB2ko Cuadrilla busca cita saioa defendatuz. «Saioaren inguruan sortu den eztabaidak berdintasunezko gizartea eraikitzeko aukera ematen du, bertan iritzi ezberdinen kontratu osasungarria egiten baita», adierazi zuen. EITBk ez du atzeman saioan arau legalik urratzen edo gutxiesten duen osagairik. Iragarri du hirugarren grabazioan neska kuadrilla bat izango dela.

BERRIA 2014.06.18

EITB.COM: EiTBk ez du atzeman lege urratzerik 'Cuadrilla busca cita'n

"Cuadrilla Busca Cita" saioa kentzeko eskakizunaren harira, eta hainbat eztabaida-lekutan izan dituen kiritikak direla eta, honako hau zehaztu nahi du EiTBk:

1. "Cuadrilla busca cita" proiektuak irabazi zuen EikenBANK lehiaketaren seigarren edizioa. Eikenek bultzatzen duen egistamoak talentu ez profesionala erakartzeko eta industriarekin harremanetan jartzeko helburu nagusia du. Reality original honek harreman sozialen kontzeptu unibertsala eta euskal gizartean hain tradizionala den kuadrilla elementua bateratzen ditu. Proiektu horrek jaso zuen lehenengo saria, epaimahaiko kideen iritziz "telebistako programa gisa garatzeko behar diren originaltasun eta bideragarritasun ezaugarriak dituelako".

2. EikenBANKen (Telebistarako talentu berrien lehiaketa) seigarren urteko epaimahaiak, 2013ko ekainean, "Cuadrilla busca cita" lanari eman zion lehen saria. Leire Albinarrate gasteiztar gaztea izan zen ideiaren sortzailea, eta proiektua burutu ahal izateko, sari bat eskudirutan eta enpresa baten prestakuntza beka jaso zituen. EikenBANK lehiaketa, profesionalki lanean ari ez diren eta programa, telesail, dokumental edo film labur bat egiteko ideia orijinal bat duten gazteei zuzentzen zaie. Ate bat zabaldu nahi zaie mundu profesionalera sartzeko eta proiektu hori egia bihurtzeko.

3. EiTBk arau legalik urratzen edo gutxiesten duen elementurik ez du atzeman saio honetan. Ez du antzeman, ezta ere Gizon Emakumeen VI Berdintasun Planaren hastapenen urraketarik. Horrenbestez, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrarekin duen akordioa oinarri, saioa emititzea erabaki du komunikazioa talde publikoak. Akordio honi esker seigarren edizioko irabazleari, Prime Time ekoiztetxearen laguntzaz, bere proiektua garatzeko eta aurrera ateratzeko aukera eman zitzaion eta uda honetan dugu ikusgai ETB2n. Parte hartuko duen hurrengo kuadrilla Amurrio Busturia eta Bilboko kideez osatutako neska taldea izango da. Eurentzako batentzat, zortzi mutil hautagaien artean batekin hitzordua lotuko dute. Hirugarren grabazioan neska kuadrilla izango da protagonista eta laugarren eta azken grabazioan mutil kuadrilla.

4. EiTBko Zuzendaritzak, eta bereziki programazio eta eduki arduradunek, saioaren atal guztiak aztertu dituzte. Euren iritziz, saioaren edukiak euskal gizartean hain tradizionalak diren kuadrillen bizimodua eta erlazioak islatzen ditu.

5. Saioaren zuzendaritzak errespetua eta ondo pasatzeko gogoa bat etortzea nahi du eta Berdintasun Legearen hastapenak ez urratzea zaindu du. Proiektuaren egilearen helburua zen ikusle gehienei erakargarri izango zitzaien entretenimendu-formatu bat sortzea, sexua/generoa sistemak ezarritako portaeretan aldaketak egitea ahalbidetuko zuena, gizarte berdinago bat lortzeko ahaleginean. Horretarako arrisku handiko apustua egin da: tradizionalki patriarkatuak bere tresnatzat erabili duen programa-eredu bat diskurtso alternatiboak plazaratzeko baliatu da.

6. EiTBk, telebistan, irratian eta Interneten sortzen eta hedatzen dituen edukiak, bai albiste tarteetan zein entretenimenduzko saioetan, emakumeen eta gizonen berdintasunerako 4/2005 Legearekin bat etortzea zaintzen du. Eusko Jaurlaritzak 2013ko abenduan onartu zuen Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana ere aintzakotzat hartzen du komunikazio taldeak. Berdintasunerako Legeak eta Berdintasunerako VI. Planak partekatzen dituzten baloreak bere egiten ditu EiTBk.

7. EiTBren Zuzendaritza taldeak egunotan hedatu diren iritzi ezberdinak errespetatzen ditu; eta, ez du inongo interes talderekin eztabaidan hasteko asmorik. Pertsona eta talde guztiei erakutsitako errespetua medio, EiTBk hauxe adierazi nahi du: Hainbat gazte kuadrilla oinarri duen umore saioa dela "Cuadrilla busca cita" programa, eta horrenbestez, ETB2n emititzeko entretenimenduzko eskaintza egokia. Gainera, EiTBren iritziz, saio honen inguruan sortu den eztabaidak berdintasunezko gizartea eraikitzeko aukera ematen du, bertan iritzi ezberdinen kontraste osasungarria egiten baita.

EITB.COM 2014.06.17