Euskarazko hedabide publikoak Nafarroan ikusi ahal izateko, Administrazioan Euskaraz Taldeak elkarretaratze baterako deia egiten du: Elkarretaratzea ekainaren 14an izanen da, larunbatarekin, eguerdiko ordu batean, Iruñeko Udal plazan.
AITZAKIARIK EZ, GEZURRIK EZ! ETB IKUSI NAHI DUGU!
ETB1, ETB3, EUSKADI IRRATIA ETA GAZTEA IRRATIA NAFARROAN!!
Euskara gure hizkuntza da, eta, beraz, gure eskubidea da euskarazko hedabide publikoak Nafarroan normal hartu ahal izatea. Ordea, hainbat traba tekniko eta legal ditugu euskarazko komunikabide horiek hartzeko. Bereziki larriak dira ETB 3ren eta “Gaztea” Irratiaren kasuak: Bata haurren telebista da, marrazki bizidunak euskaraz ematen ditu, eta bestea gazteendako euskarazko irrati bakarra. Horien faltak kalte handia ekartzen digu euskarari eta euskaldunoi. Hau da euskarazko hedabide publikoen egoera Nafarroan:
- ETB 1: Telebista analogikoan bakarrik ikus daiteke.
- ETB 3 (haurrentzako telebista): Ez da ikusten, ez analogikoan, ez digitalean.
- Euskadi irratia: Nafarroako leku batzuetan ezin da hartu.
- Gaztea irratia: Iruñerrian, Nafarroako euskaldun gehienak bizi diren tokian, ezin da hartu, edo oso gaizki.
Elkarretaratzea ekainaren 14an izanen da, larunbatarekin, eguerdiko ordu batean, Iruñeko Udal plazan.
http://sustatu.com/admeuskeraztald/1401821393?utm_source=rss&utm_medium=...