Ekainaren 1a baino lehen argitaratu beharko ditu EITBk kudeaketa taldearen gaineko datuak
EITBren kontrolerako batzordeko kideek aho batez eskatu zioten atzo erakunde publikoari webgunean jartzea kudeaketa taldearen eta izendapen libreko kargudunen ardura mailaren, titulazio eskaeren, hizkuntza profilen, ibilbide profesionalen, postuarekiko egokitzapenen, kontratu harremanen eta lansari mailaren gaineko informazio zehatza.
EITBko zuzendaritzaren organigramaren inguruko informazioa biltzea zaila baita oso. Alderdi sozialista saiatu da hori egiten orain dela gutxi. EH Bildu taldea, iazko martxoan. Erantzuna, berbera kasu guztietan: datuen babeserako legeak eragozten zion zuzendaritzari gisa horretako informazioa helaraztea. Kudeatzaile talde horren egoera argitu nahi du legebiltzarrak, eta, horregatik, eskatu dio beste erakunde publikoen adibidea jarraitzeko.
Ekainaren 1a baino lehenago eman beharko du hedabideak kudeatzaileei buruzko informazioa. Halaber, goi kargudunen kopurua, bereziki izendapen librekoak, gutxitzen jarraitzeko agindu diote. Orotara, inoiz ez lukete izan behar hedabidearen langile guztien %5 baino gehiago. Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren arabera, 2012. urtean 117 goi kargudun zituen EITBk. Epaitegiak iragan martxoan salatu zuenez, horietatik 54 kideri —ia erdiei— kontratu finkoa eskaini zitzaien «merezimendu eta gaitasun printzipioak» kontuan hartu gabe.
PSE-EEren ekimenez onartu zuten legez besteko proposamena. Erdibideko zuzenketak adostu zituzten EH Bilduk, EAJk eta sozialistek, eta PPk eta UPDk ere bat egin dute testuarekin.
Debatea-n ustelkeriari buruz
Kontrolerako batzordea baliatu zuen EH Bildu taldeak Debatea saioari buruzko kexa plazaratzeko. Izan ere, otsailaren 6ko saioan politikarien ustelkeria izan zuten hizpide. Ez zuten, ordea, eztabaida janzteko irudi «egokiak» eskaini, Unai Urruzuno EH Bilduko parlamentariak salatu duenez. PPko Arantza Quiroga, PSE-EEko Patxi Lopez, UPDko Gorka Maneiro eta EH Bilduko Laura Mintegi politikarien irudiak erakutsi zituzten behin eta berriz, Luis Barcenas PPko diruzain ohia eta Iñaki Urdangarin Espainiako Erregearen suhiarekin batera. «EAJko inor ez zen agertzen. Larria da irudien erabilera», adierazi zuen Urruzunok.
EH Bilduren arabera, kazetaritza ikuspuntutik erreferentzia okerra da. «Testuingurua Espainiara eramaten du, eta EITBk asko egiten du hori gai askoren inguruan».
Iazko abenduan EH Bilduk ere salatu zuen Debatea saioaren argazkien erabilera «okerra». Euskal preso ohien ongi etorri ekitaldiaz eztabaidan, «irudi zaharrak» erakutsi zituzten «egungoak balira bezala».
EITBko kontrolerako batzordean beste galdera bat erregistratu zuten EH Bilduko ordezkariek. Urruzunok salatu zuen Euskadi Movie umore saioko esketx bat telebistan eman ostean artxibo digitaletik kendu dutela. Bideo horrek politikariek karguak uztean hartzen dituzten lanpostuei buruzko kritika umoretsua egiten du. «Energia enpresa handien administrazio kontseiluetan bukatzen dutela erakusten du. Josu Jon Imaz agertzen da».
GARA: EITB debe incluir en su web toda la información de sus...
En esta ocasión, las dudas sobre la presunta intencionalidad de las imágenes que son seleccionadas para ilustrar una información fueron formuladas por la parlamentaria de EH Bildu Estitxu Breñas González de Zarate y a través de una pregunta relativa a las imágenes utilizadas dentro del programa «Debatea» de ETB-1 del día 6 de febrero de 2014 en el tema de la política y la corrupción. Para ilustrar este tema se incluyeron imágenes de políticos de diversos ámbitos del espectro político a excepción de los representantes del PNV. Tras negar este último dato, la directora general de EITB, Maite Iturbe, se limitó a leer un comunicado en el que aludía a la necesidad de incluir imágenes de archivo para realizar este tipo de reportajes.
Por otro lado y tras el revuelo que ha causado el último informe emitido por el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, el Comité de Control de EITB ha aprobado una moción que exige al grupo dirigido por Iturbe que, con fecha del 1 de junio, incluya en su página web todos los datos concernientes a sus altos cargos.
GARA 2014.4.11