Yolanda Barcinaren gobernuaren jarrera salatu dute taldeek, UPNk eta PPNk izan ezik
Nafarroako Parlamentuko talde gehienek EITBren digitalizazioa eskatzeko agiria onartu zuten atzo. Yolanda Barcinaren gobernuak izandako jarrera salatu dute adostutako testuan. Lurreko telebista digitala jartzeko behin betiko konponbidea topatu arte, Nafarroan EITB digitalizatzeko eskatu dute.
PSNk, Bilduk, Aralar-NaBaik eta Ezkerrak ETBren digitalizazioaren alde egin dute, eta Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzordeak onartu egin dute aurkeztutako adierazpen instituzionala.
Duela astebete iragarri zuen EITBk digitalizazioaren lehen fasearekin hasiko zela. Horren kontra, Yolanda Barcina Nafarroako lehendakariak neurriak hartzeko eskatu zion Espainiako Gobernuari.
Gehiengo osoa
Idatzian, parlamentuak digitalizazioa eskatzen zueneko ebazpena errespetatzeko eskatu dute. Argudiatu dutenez, «Nafarroako Parlamentuak berak propio eskatutako digitalizazioa oztopatzen saiatu da Foru Gobernua».
Ebazpena gehiengo osoz onartu zuten. UPN eta PPN abstenitu egin ziren.
GARA: El Parlamento exige al Gobierno de Nafarroa que respete...
El Parlamento exige al Gobierno de Nafarroa que respete las decisiones sobre la digitalización de EiTB
La Mesa y Junta de Portavoces del Parlamento de Nafarroa ha exigido la digitalización de la red analógica de EiTB en Nafarroa y ha pedido al Gobierno de UPN que respete las decisiones adoptadas por la mayoría de la Cámara.
-> GARA 2013.12.17