Hala, bajen kalte-ordainak, plantila eta ordezkapen mugak, soldatak eta bestelako neurrien inguruko dekretuak atera direnean pairatu egiten ditugu, eta bertako negoziazio kolektiboan aurreratzeko baldintzak mugatzen ditu. Gehiengo Sindikalaren deialdi zabal hau hain zuzen ere inposizio hauek borrokatzeko eta benetako negoziazio kolektiboaren defentsa egiteko egin da.
EITBri dagokionez ABENDUAren 17ko kontzentrazioak:
- Miramonen 11:00tan
- Bilbon 12:00etan
Bihar asteartea 17an EAEko Mahai Orokorraren eraginpean dauden lan zentroetan mobilizazioak daude deituta.
Baita, arratsaldeko 18:30etan manifestazioak egingo dira Bilbo, Donostia eta Gasteizen ere (Plaza eliptikatik, Bulebarretik eta Andra Mari Zuriaren plazatik hurrenez hurren)
Irudian klik eginez azalpen esku-orria atzitu ahal izango duzue.