«Lan hitzarmenak defendatuz» pankartaren atzean bi kontzentrazio egin ditugu gaur EITBko berrogeitik gora lagunek Gasteizen. Lehena 11:00etan EITBren egoitzaren aurrean, eta ondoren hurbil dagoen Lehendakaritzaren egoitzaraino joan gara beste ordu erdiz jarraitzeko. (Argazki gehiago ikusteko klik irudietan)
Zuzendaritzak oraindik ere ez ditu ETB, EI eta EITBko Lan Hitzarmenen indarraldiak berri batek ordezkatu arte bermatzeko konpromisorik hartu, eta mobilizazio egutegiarekin jarraituko dugu.
Datorren asteartea 26an ETBko lan hitzarmena urratzeagatik Bilbon dagoen EAEko Epaitegi Nagusian epaiketa dagoela eta, 11:30etan egingo dugu kontzentrazioa. Egun berean, arratsaldean EITBko administrazio kontseiluaren bilera dela eta mobilizazioa errepikatuko dugu EITBren egoitzan.