EITBko ehun bat langilek parte hartu du Miramonen egindako kontzentrazioan (argazkiak ikusteko klik hemen), komunikabide publikoko enpresa guztietako langile batzordeek eta sindikatu guztiek deitutako mobilizazio egutegiaren barruan. Zuzendaritza sindikatuekin edukitzen ari den harremanetan jarrera aldaketa bat antzeman badaiteke ere, hitzarmenen bermea idazki batean garbi agertu arte mobilizatzen jarraituko dugu. Datozen hitzorduak azaroan:
- 14an Bilbon
- 19an Gasteizen
- 26an Bilbon, goizean epaitegien aurrean (ETBko hitzarmenaren urraketa dela eta epaiketa dago TSJn); eta arratsaldean EITBko egoitzaren aurrean
- ...