Irailak 30, asteartea, Agoitz herrian ematen ari zen txikizioaren informazioa jasotzera joan zen ETBko taldearen kameraria Goardia Zibil batek zakarki bultzatu zuen harik eta lepoan zeraman kamera erori zen arte.
LAB-Komunikabideakek informatzaileen aurkako eraso berri hau ere salatzen du, bai eta informatzeko eskubidea errespetatzeko exijitu ere, izan ere gero eta gehiagotan komunikabideak gatazketatik urruntzea bilatzen baita informazioa estuago kontrolatzearren.
Euskal Herrian, 2003ko urriaren 1ean
LAB – Komunikabideak