Maiatzaren 30ean Gehiengo Sindikalak eta eragile ugarik «Euskal Herriak eredu propioa - Eskubide sozial eta laboral duinak» Greba Orokorra deitu genuen, EITBn oso jarraipen zabala izan zuena.
Orduan, azken grebetan errepikatzen ari den fenomeno bat eman zen, hots, bezperan greba egunaren eta biharamunaren emanaldia programatu egiten ohi baita. Horrela greba eskubidea urratuta gelditzen da, egun horretako lana modu ez-ohikoen bidez egiten baita.
Greba batzordeak egoera hau salatu zuen Lan Ikuskaritzan, eta prozedura amaituta, gaur jaso dugu erakunde honen erabakia. Ikuskariak arau urraketatzat jo du ETBko zuzendaritzaren jokabidea, eta dagokion zigor-akta egin du.
Maila apalagoan, Batzordeak salatu zuen albistegietan "kolatutako" bi publizitate patrozionioak ez ditu jo eskubide urraketatzat.
Beraz, hurrengo greba deialdietan gerta daitekeena hau da, greba egunean dekretuz ezin izango da grabatutako emanaldirik emititu, eta biharamunean ez da emanaldirik programatuta egongo. Ikusteko dago zer asmatuko duen ordurako zuzendaritzak langileon eskubideen aldeko borrokak oztopatzen jarraitzeko.