eitb.com webguneak sare sozialetik ohi jasotzen dituen bisiten % 30 inguru galdu duekainean, eitb.com/M4Fko langileek deitutako greba mugagabearen ondorioz. Greba ekainaren 23an hasi zen 27 lankideren kaleratzeak salatzeko. Gauzak horrela, ekainaren azken zazpi egunak hartu dituen lanuzte horren ondorioz, eitb.com-ek 107.559 bisita gutxiago izan ditu (maiatzarekin alderatuta).