Hemen zaude

#M4Fborrokan: Txorizo-jana EiTBren egoitza nagusiaren aurrean

Gaur hondartza eraman dugu EiTBren Bilboko egoitzara, barruan “El Conquistador del fin del mundo” saioko casting-a egiten ari zirela, eta, bertan, txorizo-jana egin dugu, sagardoa eta guzti.

ImagenMuntaia ikusgarria izan da: toallak, puzgarriak, musika, aulkiak eta hamakak, hozkailu eramangarriak, eguzkitako erraldoiak…

eitb.com/M4Fko langileok 12 egun egin ditugu ostegun honetan greba mugagabean, eta kaleratzeen aurka protesta egiten jarraitzen dugu, duintasun, irmotasun eta originaltasun handiz!! EiTBko albistegi-buruek ikusezin egin nahi gaituzte, gure protesten eta gure egoeraren berri ez emanez, baina indarra geuk dugu.

Hemen EiTBn egindako hondartzaren eta txorizo-janaren argazki galeria ikus dezakezu.

 

 

 

 

 

http://merendados.wordpress.com/2013/07/04/txorizo-jana-eitbren-egoitza-nagusiaren-aurrean/

Etiketa: