Hemen zaude

MONDRABERRI: Eitb.com-eko langileek eskratxea egin dute kaleratzeak salatzeko

595 (id: 4371950)Maite Iturbe Eitb-ko zuzendari nagusiaren etxe parean elkarretaratzea egin dute gaur goizez eitb.com-eko langileek. Eitb-ri bere webgunea kudeatzen dion M4F enpresak 27 langile kaleratu, lauri lanaldia erdira jaitsi eta beste guztiei soldata %25 murriztuko die. 

Eitb.com-eko langileek eskratxe zaratatsua egin dute gaur goizean Maite Iturbe Euskal Irrati Telebistaren zuzendari nagusiaren etxe parean, datozen egunetan interneteko atarian egin behar dituzten murrizketak salatzeko. Txistu, lapiko eta petardo zaratekin, Eitb-ri bere webgunea kudeatzen dion M4F enpresak egin behar dituen 27 kaleratzeak salatu dituzte 20 bat kazetarik. Kaleratze hauez gain, M4F enpresak lau langileri lanaldia erdira jaitsiko die, eta enpresan lanean jarraituko duten gainontzekoei soldata laurden kendu gainera.

Gaurko elkarretaratzean M4F-ko enpresa batzordeko lagunek azaldu dutenez, "enpresak ez du enplegu-erregulazioko espedientea begiratzeko inongo asmorik". Enpresaren jarrera zein den ikusita, Eitb-rentzat lan egiten duten M4F-ko langileek greba mugagabea hasi zuten joan den ekainaren 23an. Ordutik erakunde publikoko arduradunek gatazka honen aurrean erakutsi duten jarrera salatzen ibili dira langileak. Beraiek gogorarazi dutenez, M4F enpresa "EITBri bere webguneri zerbitzua eskaintzeko sortu zen 2008an". Enpresa batzordekoek diote gainera azpikontrata honetan %10eko partaidetza zuzena duela Eitb-k, eta era berean diru publikoarekin sortutako beste enpresa batzuek ere (Vilau edo Expressive-k esaterako) akzioak dituztela gaineratu dute.

Ingurumari honetan kokatzen dute Maite Iturberen erantzunkizuna. Langileek diote Eitb-k bere interneteko atalerako "600.000 euroko murrizketa egin duela aurtengo aurrekontuan". Bizi duten egoera hau Euskal Irrati Telebistak egindako murrizketa hauek, eta M4F enpresak egindako kudeaketa txarrak sortu dutela diote; eta datozen egunetan mobilizazioekin jarraituko dutela gaineratu dute.

MONDRABERRI 2013/6/28

IMG-20130628-WA0005Gaur, ostirala, asteari amaiera borobila emateko ‘escrachea’ egin diogu Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiari. Bere herrian izan gara, Arrasaten (Gipuzkoa), eta bere etxearen aurrean egon gara gure protestaren berri zabaltzeko. Halaber, Arrasateko auzokideei gure egoeraren nondik norakoak azaldu dizkiegu;bertakoek primeran hartu gaituzte, eta animo beroenak eskaini dizkigute: Maite Iturbe arrasatearrak eitb.com-en lan egiten duten 27 langileen kaleratzea eta beste lauren lanaldiaren murrizketa sinatu du.IMG-20130628-WA0009

Halaber, Radio Euskadin, Euskadi Irratian eta EiTBko hemeroteka zerbitzuan hainbat kaleratze agindu ditu, isilpean egiten ari bada ere. Kaleratzeak agintzea eta sinatzea ankerra da, baina kaleratzeak egon izana ukatzea are lotsagarriagoa da!

IMG-20130628-WA0014Mondraberri Arrasateko atariko kazetari bat etaGoiena.net webguneko lagun ere bertan izan dira, eta gure elkarretaratzearen albistea argitaratu dute Interneten, eskerrik asko hemendik gure aldarrikapenak jasotzeagatik!

Seigarren eguna dugu gaur greba mugagabean, eta honakoa helarazi nahi diegu M4Fko eta EiTBko agintariei: beste bost, hamar edo hogei eguna eman ditzakegu horrela, ez dugu oraindik indarrik galdu,gure ‘borroka eredua’ri eustea erabaki dugu langileok eta horrela jarraituko dugu, tinko! Edozeinek proposatutakoaren aurrean esan dezakegun gauza bakarra da: ASKI DA! KALERATZERIK EZ!!

Unean uneko informazioa EiTB decide, M4F despide Facebookeko orrian, eta M4F Borrokan Twitterren bidez.

#M4FBorrokan #M4FGreban

http://merendados.wordpress.com/2013/06/28/escrachea-maite-iturberi-eitb-kaleratzeak-ere-arrasaten/