K2000 ekoiztetxeko zuzendaritzak hamasei lagun kaleratzeko enplegu erregulazio espedientea aurkeztu du. Atzo bertan hasi zituzten negoziaketak zuzendaritzak eta langile batzordeak. EITBrentzako saioak egiten ditu K2000 etxeak. Langile batzordeak azaldu duenez, hedabide publikoaren murrizketek ekoizpena gutxitu dute.