Langileen ordezkariek emandako datuak Zuzendaritzak berak maiatzaren 14an izandako bileran hitzez hitz azaldutakoak direla. Hain zuzen ere EIko 20 kontratu ez berritzeko asmoa iragarri zen, horietatik 10 Radio Vitoriakoak dira (plantilaren %25). Datu hauek ez daude gainera akta batean jasota hala eskatu zen arren. Radio Vitoriako ordezkariek negoziazio saiakera zintzoa egin dute Zuzendaritzak errotik moztu duena. Langileen Batzarrak gehiengo zabalez onartutako proposamenak Zuzendaritzak aurkeztutako murrizketak leuntzea zuen helburu. Ekaina eta urtarrila bitartean pixkanaka 10 lanpostu kendu nahi zituen Zuzendaritzak. Batzarrak egindako proposamenarekin 7 lanposturi eutsiko litzaieke 2014ko otsailaren epemugan. Proposamen horrekin gainera 6 soldataren pareko dirua aurreztuko litzateke 2013ko otsaileko aurrekontuaren aldean.
Zuzendaritzak atzera bota zuen proposamen hau eta aipatu oharra kaleratu zuen Tortolikan ekainaren 5ean.
Inposaketa honen aurrean dei egiten dizuegu Eusko Irratiko emisorek egin ditzaketen mobilizazioetan parte hartzeko, bihar bertan Radio Vitorian.
Eusko Irratiko Zentru-arteko Batzordeak