Hemen zaude

Gutxieneko zerbitzuetan egongo diren EITBko Bilboko langileek kontzentrazioa egingo dute M30ean

Maiatzaren 30ean deituta dagoen Greba Orokorra dela eta, EITBn gutxieneko zerbitzuetan egoten diren langileek protesta egingo dute 11:00tan Bilboko egoitzaren aurrean. Grebari ekarpen xumea egiteaz gain zuzendaritzak behin eta berriz Jaurlaritzaren agindua urratu egiten duela salatzeko.

GEHIEGIZKO GUTXIENEKO ZERBITZUAK EITB-n
Lanerako eskubidea EGUNERO ETA GUZTIONTZAT
#M30greba

 

Kaixo lankide,            

             Datorren ostegunean, maiatzak 30, greba orokorra egingo dugu. Denok dakigu zeintzuk diren arrazoiak, soberan daude protesta egiteko.

Hemen, EITB-n ere,  makina bat arrazoi dago nahikoa dela esateko. Hasi dira alde bakarrez erabakitako behin behineko langileen kaleratzeak, soldata eta bestelako murrizketak, eta laster etorriko da lan baldintzen kontrako eraso itzela erreformak eta inposizioak lagun.

Beti bezala, albistegietarako lanean dauden langile ia denak gutxieneko zerbitzuetan jarriko dituzte eta beraz, berriro ere, enpresako beste arloko langileek hartu beharko dute euren gain protestaren zama.  Era berean, Gasteiz eta Iruñeako gobernuek agindutako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak direla salatu nahi dugu.

Adierazi babesa eta animoa grebarekin bat egingo duten langileei,

maiatzaren 30ean goizeko 11:00etan,

ate aurrean 10 minutuko konzentrazioa eginez.