Hiru gai zeuden aurreikusita parlamentuko atzoko EITBren kontrolerako batzordean, Maite Iturbe Zuzendari Nagusiak argitu behar zituenak: Plan estrategikoa, ETBko Eguraldiaren Mapa eta Donostiako Askeguneari komunikabide publikoak emandako trataera informatiboa. Asko hitz egin zen, eta guztiaz hau nabarmenduko genuke:
Plan estrategikoari dagokionez azalpen orokorra baino eman ez bazuen ere langileoi eragiten digun bi asmo potolo aurreratu zituen: funtzioen malgutasuna eta erredakzio bakarra. ETB1en barne produkzioa igotzeaz aparte, euskararen aldeko aurrerapausu estrategikorik ez da antzeman. Plantila estrukturala ez ukitzeko eta euskal ikus-entzunezkoen sektorea indartzeko asmoak agertu bazituen ere, ekintzek kontrakoa azaltzen dute: ebentualak eta itotzen doazen kontratetako langileak kalera joaten ari dira.
Donostiako Askegunea dela eta, irakurri zuen balorazioarekin jokabidea zuzena defendatzen saiatu zen, lortu gabe. Datu partzialak, Askegunearen komunikazio estrategiari buruzko artikulu bat...
Eguraldiko maparen gaia kontu tekniko bat dela medio beste baterako utzi zen.
PRENTSA BILDUMA