Hemen zaude

EITBko LABek Donostiako Askegunearen inguruan Ertzantza eta ETBren jokabideak salatu nahi du

Ostiralean Donostiako Askegunean Ertzantzak sei gazte atxilotzeko operatiboan eman ziren gertakari larriak salatu nahi ditu EITBko LABeko sail sindikalak.

    Batetik, polizia autonomikoak Boulebarreko kioskoa kaiola bezala erabili izana, bertan kazetariak sartu eta euren informatzeko eskubidea urratu izana. Ohikoegia izaten ari da Ertzantzak informazioa ezkutatzeko duen joera, jendarteak bertsio bakarra ezagutu dezan.

    Bigarrenik, Argia aldizkariko Lander Arbelaitz kazetariak pairatutako tratu higuingarria salatzen dugu, eta elkartasun mezua luzatzen diogu. Komunikabideetako langileek traba eta mehatxu ugari pairatzen dituzte ere gorputz polizial ezberdinen aldetik.

    Hirugarrenik, ETBk Askeguneak suposatu duen ekimenaren tamainaren aurrean eduki duen trataera informatiboa arbuiatzen dugu. Donostian ekimena abiatu zenetik izan duen trataera ia eza, Lander Arbelaitzek eta Boulebarrean zegoen gainontzeko jendeak jasotako jipoiak ezkutatu nahi izan ditu ETBk, eta soilik ekimen osoaren ikuspegi puntual negatiboa agertu du.

    Ohar hau baliatu nahi dugu atxilotutako gazteei ere gure elkartasuna luzatzeko, eta jakina, Askegunean abiatutako garai berria agurtzeko.

resist-1