Iragan igandean Seguran ospatu den Euskadiko Dantza Sueltoko txapelketaren emanaldian ETBren zentsuraren beste adibide bat pairatzeko aukera eduki dugu.
Dantzari bikote baten aurkezpenaren bitartean hainbat preso politikoen senideak bere pankarta eta argazkiekin azaldu baldin baziren ere, etxeetako telebistetan jendea txaloka baino ez zen ikusi, EITBko zuzendaria den Iñaki Zarraoak legebiltzarrean “horrelako kasuetan neurriak hartzeko agindua eman zuela” argitu zuen ildotik. Normalean dantzariak aurkezterakoan hamar segundu inguruko txalokadak ematen zirenean, kasu honetan bikote honek minutu pasatako txalo zaparrada jaso duenaren irudia ikusi ahal izan da. Beraz, teleikusleak harrituta gelditu baldin baziren, jakin dezatela txalokada luze hori telebistaz ikusi ez ziren presoen senideen ekintzari zuzenduak izan zirela, eta programaren emanaldia errepikatuko denean minutu hori ere laburturik agertzea balitekeela.
Euskal Telebistako LABek zentsura kasu berri hau salatu eta berriro ez gertatzeko esijitzen du.
1998ko ekainaren 22an