Hemen zaude

Oraindik ere, zentsura ETBn.

Iragan apirilaren 4an ETBko erredakzioan zentsura kasu bat eman zela salatu nahi du LABek. Eguerdiko albistegietan Ertzaintzak erabiltzen dituen «peloteroen» inguruko bideoetan polizia honen zuzendariak arma horiek arriskutsuak zirela onartzen zuela esaten bazen ere, arratsaldeko albistegietan jada datu garrantzitsu hori desagertarazi egin zen. Izan ere kanpotik dei bat jaso ondoren informazio murrizketa hori egiteko “eskaera” egin zitzaion eta arratsaldeko kazetari ebentualari.

Gogoratu nahi dugu 2010eko urrian hautsak harrotu zituela beste zentsura kasu batek, PSE-PPk jarritako albistegietako arduradunak kazetari bati informazio bat aldatzeko eskatu ziolako orduan ere. Gernikako Estatutuaren urteurrenaren testuinguruan PSE eta EAJren jarrerak azaldu nahi zituen bideoak. ETBko langileak mobilizatu, eta alderdi politikoek ere ekimenak eta galderak aurkeztu zituzten Gasteizko parlamentuan.

Hona hain zuzen ere eguerdi eta gaueko albistegietako bideoetan kazetariak irakurritakoaren pasarteak, euskaraz eta erdaraz, irakurleak berak ondorioak atera ditzan:

Gaur Egun, eguerdian:

«(...) Gervasio Gabirondo Ertzaintzaren Zuzendariak dio buruzagiek erabakiko dutela noiz ikusten duten beharrezko arma hori erabiltzea. Onartzen du arriskutsua dela, ez delako prezisiokoa. (...)»

Gaur Egun, gauean:

«(...) Gomazko pilotak brigada mobiletan eta zenbait kasutan bakarrik erabiliko direla dio Ertzaintzako Zuzendariak...erabaki hori ertzainburuen esku dagoela gaineratu du (...)»

Teleberri, eguerdian:

«(...) Y quedará a criterio de los mandos decidir si una determinada situación requiere el uso de pelotas de goma, a pesar de su probada peligrosidad, que reconoce el director de la ertzaintza. (...)»

Teleberri, gauean:

«(...) La decisión de utilizar o no este material antidisturbios queda en manos de los mandos de la ertzaintza en función de la situación a la que se enfrenten. (...)»

   

    Zaharrak berri Euskal Telebistako erredakzioan.

 

Euskal Telebistako LAB, 2013ko apirilaren 12an

LAB quiere denunciar que el pasado 4 de abril se volvió a dar un nuevo caso de censura en la redacción de ETB. Si bien en los vídeos emitidos en los informativos del mediodía acerca de los «peloteros» que utiliza la Ertzaintza se comentaba que el director de este cuerpo policial admitía la peligrosidad de esas armas, se había hecho desaparecer ese dato importante en los informativos de la tarde. El caso es que se “solicitó” a la periodista eventual de la tarde que practicara ese recorte informativo tras recibir una llamada externa..

Queremos recordar que en octubre de 2010 se dio otro caso de censura muy escandaloso, cuando también solicitó entonces el responsable de informativos puesto por PSE-PP a otra periodista que modificara una información. El vídeo pretendía explicar las posturas del PSE y el PNV en el contexto del aniversario del Estatuto de Gernika. Las plantillas de ETB se movilizaron y varios partidos políticos presentaron también iniciativas y preguntas en el parlamento de Gasteiz.

Publicamos aquí precisamente extractos de lo leído en los vídeos por las periodistas en los informativos del mediodía y de la noche, en euskara y castellano, para que quien lo lea saque sus propias conclusiones:

Gaur Egun, mediodía:

«(...) Gervasio Gabirondo Ertzaintzaren Zuzendariak dio buruzagiek erabakiko dutela noiz ikusten duten beharrezko arma hori erabiltzea. Onartzen du arriskutsua dela, ez delako prezisiokoa. (...)»

Gaur Egun, noche:

«(...) Gomazko pilotak brigada mobiletan eta zenbait kasutan bakarrik erabiliko direla dio Ertzaintzako Zuzendariak...erabaki hori ertzainburuen esku dagoela gaineratu du (...)»

Teleberri, mediodía:

«(...) Y quedará a criterio de los mandos decidir si una determinada situación requiere el uso de pelotas de goma, a pesar de su probada peligrosidad, que reconoce el director de la ertzaintza. (...)»

Teleberri, noche:

«(...) La decisión de utilizar o no este material antidisturbios queda en manos de los mandos de la ertzaintza en función de la situación a la que se enfrenten. (...)»

 

Nada cambia en la redacción de Euskal Telebista

 

Euskal Telebistako LAB, 2013ko apirilaren 12an