Hemen zaude

LAB ez da joango zuzendaritzak deitutako protokolo hutsezko bilerara

Atzo zuzendaritzak langileei banatutako oharrean aurreratu zuenez, eta sindikatuekin izandako kontaktuetan zehatzago azalduz, datorren astelehenean EITBko sozietate bakoitzeko sindikatuetako ordezkari banarekin biltzeko asmoa du. Bertan aurkezpena eta asmo orokorrak azaltzeko asmoa omen du.

Gauzak horrela, EITBko LABeko ordezkariak ez gara bertaratuko. Aurrekontu murrizketa itzela onartu du bere kabuz zuzendaritzak, langileokin kontatu gabe, administrazio kontseiluaren onespenarekin gabe ere...

LABen ustez zuzendaritzak ganorazko bilerak deitu behar ditu EITBko sozietate bakoitzeko langile batzordeekin, eta arazoak seriotasunez azaldu, heldu eta eztabaidatu. Ez dirudi asmo horrekin hasiko direnik.

Nahiko egoera kezkagarrian dago euskal komunikabide publikoa eta bertan lan egiten dugun langileon baldintzak (zer esanik ez lanean jarraitzen ez dutenena), eta zantzu guztiek okerrerako bidea erakusten dute.

Laster sail sindikalen bilerak ere deituko ditu LABek, egungo egoera eta aurrera begirakoa aztertu eta konpartitzeko.

 

EITBko LAB, 2013ko martxoaren 13an