Hemen zaude

SENIDEAK ETBko egoitzan sartu dira

Gaur, Iurretako gunean Senideak elkartearen ekimenaren saiakeraren zanpaketaren aurrean, ETBko LAB sail sindikalak zera jakinarazi nahi du:

1. Herri ekimenek albiste izateko, ez dute aski erreibindikazio hutsa izatearekin, eta soilik ematen zaie tratamendu informatiboa ekimenak gogorrak edo biolento bi­lakatzen direnean, tratamenduaren ezaugarriak denok ezagutzen ditugularik: alde negatiboa soilik, eta ekimenaren funtsa erabat isildurik suertatzen da.

Gaur, Senideak, Euskal Preso Errefuxiatu eta Deportatu Politikoen Senitartekoen Elkarteak, bere ohizko salaketa prentsaurreak berriro ere alde batera utzi, eta ekimen deigarriago bati ekin behar izan dio: Goizeko 9:15etan 12 errepresaliatu­ren senide ETBko egoitzan sartu dira 24 orduko itxialdia egiteko asmoz helburu bikoitzarekin: Hainbat komunikabideek gure preso eta errefuxiatuekiko daramaten politika informatiboa salatzeko, eta Zuzendari Nagusiak behin eta berriz elkarte honekin biltzeari uko egiten diola jakinarazteko.

2. Senideak elkarteak badu arrazoi asko entzuna izateko: 557 euskaldunek jasatzen dituzten jipoiak, kartzeleroek eragiten dieten irain, mehatxu, umiliazio, osasu­narekin txantaiak, zigorraren 3/4ak beteta edukita askatasun baldintzatua ilegal­ki ez ematea, sakabanaketa ilegala, senitartekoek bisitak egiteko egin behar di­tuzten milaka kilometroak, torturak, eta oso txosten luzeak betetzen dituen abar luze bat (komunikabideek kajoietan edo paperontzietan gorderik).

3. Guzti honengatik, ETBko LAB sail sindikalak bere elkartasuna adierazi nahi die gure preso eta errefuxiatuei eta bere senideei, eta EITBren politika informati­boaren goitik beherako eraldaketa esijitu, horretarako derrigorrezkoa ikusten du­gularik Administrazio Kontseilu zabala, eta Erredakzio Kontseilua eta Kode Deon­tolojikoaren osaketa.

Iurreta, 1996ko apirilaren 25ean