Batzuetan notizia bilakatzen da gezur bat gezurtatzea. Atzoko kasua da hau. Izan ere, Deiak orain dela aste batzuk jaso zuenaren kontrara, EH Bilduren programak ez du ETB2 eta Radio Euskadiren desagertzea proposatu. Baina, begi bistakoa da oihartzun zabala izan duela baieztapen horrek, baita erdaldunen artean ere.
Laura Mintegiri Euskadi Pregunta saioan egindako galdera batek Deia egunkarian jasotako informazio polemikoa (“EH Bildu propone el conocimiento obligatorio del euskera y el cierre de ETB-2 y Radio Euskadi”) izan zuen iturri. Horrela egin zion galdera Mari Carmen Gomez 43 urteko gasteiztarrak:
“Como propuesta reveladora, Bildu incluye en su campaña electoral la obligatoriedad del conocimiento del euskera y el cierre de Etb 2, Radio Euskadi yRadio Vitoria por emitir en castellano. Como candidata a Lehendakari ¿es Ud consciente de que sus propuestas toman un cariz duro e impositivo y con ello un parecido asombroso con la dictadura de Franco?”
Programak zer dio? eta Deiak?
Gaur bertan argitaratu du hauteskunde programa EHBilduk eta ez da inondik inora ageri ETB2 eta Radio Euskadiren itxiera. Hau dago idatzita gaiari buruzkoan:
Gaztelaniazko azalpenean are leku gutxiago uzten du zalantzak:
Deiak ziona, “íntegramente” edo erdara hutsean hitz esanguratsua irentsita:
ZuZeun ere galdera inkesta moduan idatzia izan zen: “Dirurik ez balego, gaztelaniazko EITB kenduko zenuke?”
Erabiltzaileen %78ak baiezkoa eman zuen, alegia, dirurik ez balego gaztelaniazko kateak kentzearen alde. Egia da, “dirurik ez balego” horrek hein batean desitxuratu egin dezakeela erantzuna. Benetan interesgarria jaso ziren 60 iruzkinak izan ziren. Begibistakoa da euskaldunen artean ez dela adostasun erabatekoa gai horretan; kasu, Bost Puntu ekimenak kritika ugari jaso zituen zenbait pertsonen aldetik, esanez “euskarari lehentasuna ematea” ez dela nahikoa.
EH Bilduren proposamenak
EH Bilduk proposatu du euskarak erdarazko kateetan “presentzia normalizatua” izatea, ez gehiago ez gutxiago. Horren harira dio, adibidez, euskal hiztunek espainolez hitz egin behar izatea galarazi egin behar dela. Horrez gain, gaur egun ez bezala, EITBko langile guztiek euskarazko gaitasuna izatea eskatuko dute. Hedabide publikoak direnen eta ez direnen arteko elkarlana ere proposatu du.
Zer esango ote du EAJk gai korapilotsuaren inguruan? Laster jakingo dugu
2012-09-22 @ 21:07 Joseba Uria
http://zuzeu.com/2012/09/22/eh-bilduk-ez-du-programan-etb2-eta-radio-euskadi-kentzea-proposatu/