Eusko Irratiko ELA eta CCOO jarduneko zuzendaritzarekin Lan Hitzarmena negoziatzen ari dira, lan hitzarmen horri “blindajea” deitu diote.
LAB ez da negoziaketa horretan, LAB ez datorrelako bat aurkeztu duten hitzarmen plataformarekin. LABentzat hitzarmeneko zenbait punturen blindajea besterik ez da negoziatu nahian dabiltzana, eta gure galdera da, beste guztia? Lanpostuak, soldatak, azkenaldian galdutako guztia bere horretan utzi behar al da?
ELAk lan erreformak komeniorik gabe utziko gaituela eta gai batzuek lotu nahi ditu; LABek garbi du komeniorik gabe zuzendaritzak utziko gintuzkeela, erreformak ematen dion aukerarekin, ez erreformak. Jarduneko Zuzendaritzak aurrez ere frogatu du hitzarmenak zertarako balio duen: soldata jaitsi ziguten dekretoa aplikatuz, ordezkapenak ez dira betetzen, bajen kuadeaketa, jubilatutakoen lanpostuak ez dira OPEra atera, kategoria balorazioak bere horretan daude, etab.
LABek gainera ez du uste ELA eta CCOO negoziatzen ari diren lan hitzarmena behar bezalako hitzarmena denik; EIko LABentzat egoera berezia izan arren EIko plantila erregulatzea da lehentasuna, agindutako OPE deialdia betetzea eta puntu hori hitzarmenean sartzea ELAK eta CCOOek onartu ez zutenez, EIko LAB negoziaketatik kanpo gelditu zen.
EIko LABek ez du zilegi ikusten bestalde, bere hitza betetzeko gauza izan ez den jarduneko Zuzendaritza honek etorriko den zuzendaritzari eurek betetzeko ala ez, konpromezu bat bideratuta uztea.
Berriz gogoratu uztailean indarrean ez dauden lan hitzarmenak osotasunean indarra galde dezaketela alde batek hala eskatu ezkero, ez halabeharrez.
Eusko Irratiko LAB