Hau izan da bozketa: 10 baietz, 8 ezetz, 2 abstentzio.
Gogoratu, aurreko urriaren 3an langileek ere onartu zutela eta gaurkoa azken tramite legala izan da.
EITBko LAB pozik agertzen da langile batzordeak 2000 urteko zuzendaritzarekin lan hitzarmena negoziatzerakoan adostutako gaia behingoz burutu delako. Konfidantza dugu beraz, parlamentu berritu batek izendatuko duen zuzendaritza eta administrazio kontseilu berriek 12 urte gauzatzea kostatu duen tresna errespetatuko dutela.
Euskal Herrian, 2012ko urriaren 30ean
BERRIA: Erredakzio estatutua onartu du EITBko adm. kontseiluak
BEHIN-BEHINEKO ERREDAKZIO KONTSEILUEN OHARRA
EITBko behin behineko Erredakzio Kontseiluok pozez hartu dugu Administrazio Kontseiluak Erredakzio Estatutuari emaniko onespena, EITBko profesionalek testu horri adierazitako zalantzagabeko babesaren ondoren.
NOTA DE LOS CONSEJOS DE REDACCIÓN PROVISIONALES DE EITB
Los Consejos de Redacción provisionales de EITB hemos recibido con satisfacción la aprobación del Estatuto de Redacción por parte del Consejo de Administración, después del apoyo incontestable/abrumador de los profesionales.