Az, 2012/10/17 - 10:27 — Nagusia
Andoni Ortuzaren taldeak EITBren diru publikoa erabili zuen VILAU enpresa pribatua sortu eta kudeatzeko. Kontrol publiko urria galtzera zihoanean konfidantzako lagunen esku utzi, eta 700.000€tan zorpetu zuen legez kontrako jardunean. EAJ, ohiko pribatizazio praktika haren bitartez kontrol publikoa sahiestu, irabaziak poltsikoratu eta galerak sozializatzen trebea zen, eta horri «praktika eredugarri» deitzen diola salatu du LABek, bere garaian entrepresa korapiloa ere salatu zuen bezala.
Andoni Ortuzarrek EITB kudeatu zuen garaian enpresa bat sortu zen kapital eta kontrol publikoarekin, eta guztion komunikabidea utzi aurretik horren kontrola konfidantzazko kide pribatuen eskuetara aldatu zuen. EITB 700.000€tan zorpetzera eraman zuten kide horiek, erantzukizun zibil edota penalak izan ditzakeen praktiken bidez.
EAJ hauteskunde kanpainan erabiltzen ari den leloetako bat “praktika eredugarriak” da. Hain zuzen ere gobernura iristeko asmoa duen alderdi horrek erabilitako praktikak dira LABekooi kezka sortzen diguna. Azal ditzagun EITBk 2005ean sortu zuen VILAU MEDIA S.L. enpresarekin izandako gora-behera ilunak.
Esan bezala, VILAU MEDIA S.L. 2005ean sortu zen, 60.000€ko kapitalarekin. Kapital haren erdia EITBNETek jarri zuen, eta Administrazio Kontseiluaren osaketan Presidentea eta bokale bat EITBNET eta ETBri esleitu zitzaien hurrenez hurren. Bi enpresa hauen izenean Andoni Ortuzar agertu zen ahaldun bezala, eta Juan Diego eta Mikel Agirre jarri zituen ordezkari moduan, EITBko Zuzendari Kudeatzaile eta Esplotazio Zuzendaria hurrenez hurren.
2007an Administrazio Kontseiluaren osaketan oso aldaketa deigarria eman zen. Horren arabera EITBNET eta ETBren ordezkaritza desagertzen da. Hala ere harrigarriagoa da osaketa berrian, bi enpresa publikoen izenean zeuden kideek jarraitzen zutela, baina modu partikularrean oraingoan. Modu honetan, VILAUk eduki zezakeen kontrol publiko eskasa desagertzen zen, baina Andoni Ortuzarren konfidantzazko lagunak ziren Juan Diego eta Mikel Agirre mantentzen ziren Administrazio Kontseiluan.
2009ko ekainean, PSE-PPk adostutako zuzendaritza EITBra iritsi baino astebete lehenago VILAUk 700.000€ko kreditua eskatu zion BBKri. Honek abalaren %100a EITBk estaltzea jarri zuen baldintza bezala. Denbora pasa eta enpresak arazo ekonomiko larriak izan zituenean, BBKk abala exekutatzea agindu zuen.
EITB horrelako zorpetze batean sartzea legez kanpokoa dela baieztatu dezakegu, EITBren sorrera legea urratzen duelako. Ondorioz, erantzukizun zibil edota penalak egon daitezke “praktika eredugarri” hauen atzetik, diruen ustezko bidegabeko erabiltze delitua egon delako, eta salaketak jartzea aztertzen ari gara dagoeneko, bai epaitegietan zein Herri Kontuen Euskal Epaitegian bertan ere. Amaitzeko, jakin nahiko genuke egungo EITBko zuzendaritzak ustezko delitu honen aurrean zer egiteko asmoa duen.
EITBk 700.000 euro ordaindu dizkio enpresa pribatu bati bere aurreko arduradunekin onartutako legez kanpoko abal batengatik. Zerbitzu publikoen pribatizazioa ohiko jarduera da orain arte zerbitzu publikoak kudeatu dituztenen aldetik, kontrol publiko eta soziala saihesteko tresna da eta administrazioak, interes pribatu eta lagun eta gertukoenak babesteko erabiltzeko modurik onena. Eta hau ez da salbuespena, EAJren aldetik kontu publikoak gobernatzeko dagoen modu bat baino. EAJ espezialista da mota honetako enpresak sortzen, irabaziak badaude euren poltsikora doaz eta galerak baldin badaude, guztion artean ordaintzen ditugu.
Bilbon, 2012ko urriaren 16an
Etiketa:
Las «buenas prácticas en EITB» del PNV para usar dinero público
El equipo de Andoni Ortuzar de EITB utilizó dinero público para crear y gestionar una empresa privada. Cuando iba a perder el escaso control público la dejó a manos de amigos de confianza y la endeudó en 700.000€ malversando presuntamente fondos públicos. El PNV, mediante tales prácticas, acostumbraba a eludir el control público, embolsarse beneficios y socializar pérdidas, y LAB ha denunciado que a eso le llame «buenas prácticas», tal y como denunció en su día el entramado empresarial.
Durante la gestión de EITB por parte de Andoni Ortuzar se creó una empresa con capital y control público, y antes de dejar el medio de comunicación de todos y todas cambió el control de dicha empresa a compañeros particulares de confianza. Esos compañeros llevaron a endeudar a EITB en 700.000€, mediante prácticas que pueden tener responsabilidades civiles o penales.
PRENSA BILDUMA
EAJ: la rueda de prensa y la nota emitidas por LAB «tienen una clara y única intencionalidad política y electoral. Es puro electoralismo al servicio de la izquierda abertzale, la formación política a la que sirven. Y lo es además en la peor forma posible, la guerra sucia política».
EXPRESSIVE, VILAU bezala sortu zuten enpresari trabak jartzeagatik kexu da DEIA
Andoni Ortuzar: «los culpables son los gestores actuales por haber dejado de contratar servicios a Vilau Media, cuyo cliente principal era EiTB.»