Greba Orokorraren ajea oraindik pasatu gabe dagoenean, ZORIONAK handi bat EITB taldeko (ia) langile guztioi.
Behean ikusten duzuenez, gehiegizko gutxieneko zerbitzuetan aritutako langileez gain, ez da ia inor sartu lanera.
Langileok tamainako erantzuna eman dugu beraz oraingoan ere, eta ematen jarraitu beharko dugu.
Baina behin eta berriz errepikatu izan dugun bezala, ezinbesteko erantzunaz gain borroka alternatiba baten alde ere egiten jarraitu beharra dago.
Euskal Herriak hitza eta erabakia!