Og, 2012/07/05 - 10:19 — Nagusia
Atzo, uztailak 4 arazo tekniko larri bat gertatu zen albistegietan eta eguerdiko teleberri ez zen normaltasunez egin ahal izan.
Albistegi horren editore titularra oporretan dago eta ordezko editorea dago egun hauetan. Injenieriak arazoa konpontzeko lanean ibili ziren bitartean editoreak eta erredakzioak ez zuten albistegietako zuzendaritzaren inongo babesik jaso. Izan ere, denak oporretan daude edo erredakziotik kanpo behintzat. Bi zuzendari ordeak eta albistegietako zuzendaria bera. Onartezina iruditzen zaigu zuzendaritza osoa aldi berean kapoan egotea, are okerrago editore titularra ere kanpoan dagoenean. Gogoratu nahi dugu gainera joan den udatik aurrera zuzendaritza hau erredakzioko langileen oporraldiari aurretik izan ez ditugun baldintzak eta mugak jartzen hasi dela. Beretzat hartu ez dituen baldintzak eta mugak.
Esan gabe doa ezinbesteko balditza izan behar dela zuzendaritzako kideren bat beti lanean egotea. Batetik, editoreari ez dagozkion erabakiak hartu behar direlako askotan, are gehiago arazoak sortzen direnean. Eta bestetik, langileentzat eredu izateko, batez ere langile horiek oporren inguruko lan baldintza okerragoak jasaten ari direnean.
ETBko Langile Batzordea, 2012ko uztailaren 5ean