ZUZENBIDE PRIBATUKO ERAKUNDE PUBLIKOAREN ETA MENDEKO
DIREN SOZIETATEEN FISKALIZAZIO TXOSTENARI BURUZKOA, 2009.
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak Euskal Irrati Telebista (EITB) Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoaren eta mendeko diren sozietateen fiskalizazio txostena mamitu du, 2009ko ekitaldiari buruzkoa. Txostena Osokoaren kideen gehiengoak onetsi du, nahiz kideetatik bik boto partikularra egin duten.
Fiskalizazio txostenak legezkotasunari buruzko alderdiak besarkatzen ditu langileria eta ondasunen kontratazio, hornidura eta zerbitzuen alorrean; baita kontuen aurkezpenarekin lotutako kontularitzako alderdiak ere.
Legezkotasunaren atalean Epaitegiak uste du EITBk eta mendeko sozietateek zuzentasunez bete dutela ekonomia-finantza jarduera arautzen duen lege arautegia, txostenean bertan zehaztu diren hainbat akats salbuetsita.
Bada, kontratazioaren atalari dagokionez, HKEEk adierazi du urratu egin dituela hainbatetan administrazioko kontratazioan buru egiten duten arauak eta zenbait espedientetan -txostenean adierazi da espediente zenbakia eta kopurua-, lizitazioak egin dira DOUEn nahitaezkoa den argitalpena eman gabe, kontratuaren xedearekin loturarik ez duten irizpideak eta/edo pleguetan aldez aurretik jaso gabeko ezaugarri teknikoak balioztatu dira, publizitate printzipioa urratu da publizitaterik gabeko prozedura negoziatuetan eta dagozkion esleipen prozedurak saihestu dira.
Langileriari dagokionez, HKEEk azpimarratu du 2009ko ekitaldian 21 pertsonak izan dutela sarbidea zuzendaritza postu funtzionaletara, Entearen sorrera legeak aurreikusten duen “profesionaltasun” kontzeptua baliatuta; horietatik 11k ez zuten aurretik Entearekin inongo kontratu loturarik eta ez dira goi kargudun modura azaltzen, izan ere lan kontratu finkoekin kontratatu dira merezimendu eta gaitasun printzipioak bete gabe, ez baita deialdi publikorik bideratu, aipatutako legeak berak agintzen duen moduan.
Entearen eta mendeko sozietateen Urteko Kontu Bateratuei dagokienez, Epaitegiak aldeko iritzia plazaratu du.
Berebat, HKEEk hainbat irizpen plazaratu ditu barne kontrolerako sistemari eta kudeaketa prozedurei buruz.
HKEE-TCPV dokumentuak:
- Prentsa oharra euskaraz
- Nota de prensa en español
- Txosten osoa elebiduna - Informe completo bilingüe
EITBko LABek 126 orriko txostena patxadaz aztertuko du, prentsa oharrak dionaz gain beste datu kezkagarririk agertzen den ikusteko eta erantzun egokia emateko.
El TVCP detecta irregularidades en contrataciones de EITB
NOTA DE PRENSA DEL TVCP DEL INFORME DE FISCALIZACIÓN DEL ENTE PÚBLICO DE DERECHO PRIVADO EUSKAL IRRATI TELEBISTA-RADIO TELEVISIÓN VASCA (EITB) Y SUS SOCIEDADES DEPENDIENTES 2009