Euskal Telebista sortu zenean, euskaraz eta gazteleraz aritzen zen, egunero euskarazko albistegi bat egin ahal izatea erronka handiegia zelakoan. Hizkuntza hauturik ez zuen orduko Euskal Telebistak egin, baina 1983ko abenduaren 19an gaztelera hutsezko albistegia abiatzeak hizkuntzaren araberako bi kateen bereizketarako oinarriak zehaztu zituen: 1986an martxan ipinitako Etb2kgaztelera hutsez emitituko zuen, euskaraz aritzen zen Etb1en “osagarri” moduan, zenbait gizarte eragilek (Euskal Herrian Euskaraz-ek, esaterako) EiTB legeak Euskal Telebistaren euskararen eta euskal kulturaren sustapena helburu izatea agindu ziolako. Hala ere, albistegietarako talde bakarra osatu zuten. Hortaz, kazetari berak albistea euskaraz eta gazteleraz landu behar du. Euskadi Irratiak, aldiz, Radio Euskadi geroago sortu zenean ere, bere jarduera independenteari eutsi ahal izan zion.
(Iturria: Eitb.com)
erdarazko webguneak euskarazko albisteak iraungita zeudela egiaztatzen zuen: Greziako istiluei buruzko albiste gehiago eta Manuel Lasarteren heriotzaren berri.
(Iturria: Eitb.com)
Beraz, hildako mendizalearen albistea behe-behean agertzen da:
(Iturria: Eitb.com)
(Iturria: Eitb.com)
Ondorioz, Etb2k Euskal Herri elebakarra azaltzen du: erabat erdalduna. Dena den, euskaraz hobeto informatzen da, besteak beste, albistearen sakontasuna lantzen duten ikuspegi gehiago eskaintzen direlako. Izan ere, euskarak ez du gizarte eleanitzak agertzeko eragozpenik. Adibide honetan, Etb1ek Herrialde Katalanetako errealitate elebiduna ere bere horretan islatu zuen (2008/01/22):
Ondorioz, Etb1 eduki erdaldunak euskaraz emititzeko telebista-kate bihurtu dute. Horrela, 2004an, Iparraldeko euskaldunen %61,2k France 3ko euskarazko albistegia ikustea azaltzen da, hau da, EAEko euskaldunek Etb1ikusteko proportzioaren bikoitza (%32,8koa baita). Ikuspegi euskaldunean oinarritutako albistegiek ikusle gehiago dituzte eta ikusle-kopurua telebistaren oinarria ei da. Zeren izenean bahitu digute Etb1?
http://albistetan.blogspot.com/2012/02/etb1-erdarazko-albistegiaren-gatibu.html