Hemen zaude

BERRIA: Lehiaketa bidez emango zaizkie diru laguntzak Nafarroako telebista kateei

 

2012. urterako Nafarroako Gobernuak kateei emandako laguntza bi milioi eurokoa izango da
 
Nafarroako Gobernuak aldatu egin du telebista kate nafarrei emandako diru laguntzen prozedura. Hemendik aurrera lehiaketa publiko bidez adjudikatuko dira laguntzak. Eta 2012. urterako bi milioi euro izango da laguntza, aurreko urteetan baino milioi bat euro gutxiago. Orain arte Canal4, Canal6 eta Popular TV kateei bakoitzari milioi bat euro ematen zizkien Nafarroako Gobernuak.
Deialdiak honako tipologia hauek ezarriko ditu: informazio zerbitzu osoa eskaini beharko dute kateek, nafar geografia guztiko herritarrei eskainia. Informazio tarteek astegunetan 25 minutuko iraupena izan beharko dute eta asteburu eta jai egunetan 15 minutukoa. Nafarroako turismoaren promozioa, kultur programazioa, kirola, ingurugiroa, osasuna eta berrikuntza enpresariala jaso beharko dira kateetan (alor horretan 500.000 euro izango da laguntza). Haur eta gazteentzako programazioan, 25 minutuko asteroko saio bat egongo da (160.000 euro). Beste sail bat ere bada, definitu gabeko edukiak biltzen dituena. 
 
Puntuaketa sisteman aurreneko aldiz kontuan hartuko dute euskara programazioan sartzea
 
BERRIA 2012.01.19