PRENTSA OHARRA:
ETBko Langile Batzordea NAVARRA DIRECTO saioko kaleratzeen aurka, eta ETB osoa Nafarroan LTD bidez ikustearen alde dago.
Euskal Telebistako Langile Batzordeak, NAVARRA DIRECTO saioa egiteko kontratako 12 langile kaleratuak izango direla jakin duenean, honako adierazpena plazaratzea adostu du:
1. Lehenengo eta behin, kaleratuak izango diren langileekin elkartasuna adierazi nahi dugu.
2. ETBko Langile Batzordeak saio hori ezinbestekotzat jotzen du ETBk nafar jendarteari ere eskaintzen dion zerbitzu informatibo aproposaren bidean, telebista publikoak eskaini behar duen ildotik.
3. Ez dugu ulertzen nola ETBko zuzendaritzak uko egiten dion Nafarroan LTD sarea hedatzeari, bere ikuslego naturalaren laurden bati bizkar emanez. Ikuspegi ekonomiko batetik ere, ulergaitza da edozein enpresak horrelako erabakia hartzea. Hau da, bere bezero potentzialaren zati esanguratsu bat galtzea onartzea arrazoi ideologikengatik. LTDaren azpiegitura gabe NAVARRA DIRECTO saioa ere desagertuko da.
4. ETBko zuzendaritzari zera exijitzen diogu, bai saioa gutxienez berean mantentzeko, egitura guztia eta langile guztiekin, eta ETBko kate guztiak Nafarroan LTD bidez hedatzeko baliabideak jartzeko behingoz.
Euskal Telebistako Langile Batzordea, 2012ko urtarrilaren 16an
BERRIA: ETBko langile batzordeak exijitu du Nafarroan kate...
ETBko langile batzordeak exijitu du Nafarroan kate guztiak jartzea