Hau da ETBk eta Nafar Gobernuak erabili zuten negoziaziorako dokumentu teknikoa, ETB1 eta ETB2 LTD bidez Nafarroa Osoan ikusi ahal izateko. Bertan jasotzen da azpiegitura teknikoaren gastua 2010erako 856.000€koa izango zela, gehi BEZ eta kanon, zergak edo tasak.
Horren aurrean ETBko LABek kontutan zera hartzea komeni delakoan dago:
- Arazoa ez dela ekonomiko hutsa. 2010eko ETBko aurrekontuetan 144 milioi euroko gastuak aurreikusten ziren. Azken egunetan EAko militante batzuek euren aldetik errepikagailu bat jartzeagatik sortutako iskanbilaren aurrean oso garbi gelditu da. UPNko arduradunen esanek eta Espainiar gobernuko ordezkariaren ekimenak auzia ekonomikoa baino, politikoa dela garbi utzi dute. BORONDATE POLITIKO KONTUA DELA, EZ EKONOMIKOA.
- EAE zein Nafarroako Erkidegoko gobernuen negoziazioaren IZAERA TXAPUZEROA ere nabarmen gelditzen da. Soilik ETB1 eta ETB2 kateak aurreikusten ziren, noiz eta dagoeneko ETB3 eta ETB4 martxan zeudenean. ETB3 euskara hutsez, eta Nafarroako haur eta gazteentzat oso garrantzitsua izan daitekeenean.
Lerro hauek aprobetxatzen ditugu hain zuzen ere hile honetan kaleratuak izango diren «Navarra Directo» saioko 12 lankideei besarkada bana luzatzeko.
P.S.: Beste LOTURA HONETAN EITBren 2010eko Auditoria Txostena dago. Argiago ikusiko da milioi bateko inbertsioa horretan ahuntzaren gauerdiko eztula dela.
LAB-ETB 2012ko urtarrilaren 15ean
Eranskina | Tamaina |
---|---|
2009 borrador convenio ETB-TDT-Nafarroa.pdf | 639.15 KB |