Hemen zaude

KAZETA.INFO: Frantsesezko EiTBren webgunea zerratuko da

Urte berriaren urtarrilaren lehenetik goiti frantsezkowww.eitb.com/fr webgunea, inglesezkoarekin batera, hestekoa da. 

Orain arte, Media Fowey sozietateak zituen azpi tratatzen frantsesezko webguneataz arduratzen ziren hiru langileak bainan EiTB taldeak jakinazi zakolarik horretarako zuzendutako diru laguntzak %11az murriztuko zituela sozietateak azpi tratatzea bertan behera uztea erabaki du.

Frantsesezko eta inglesezko webgunea zerratuko badira ere, euskarazkoa eta erdaraz den bestea mantendurik egonen dira. Orotara inglesezkoarenaren hiru lanpostuak desagertuko dira arrazoin ekonomikoengatik. Frantsesezkoarentzat hiru kazetarietarik bi, EiTB taldeak berritz bere baitan kokatu ditu eta besteak lana galduko du abenduaren 31tik goiti.

Frantsesezko webgunearen helbidea teknikoki ez da desagertuko. Horrek erran nahi du arrazoin politiko edo ekonomiko batzuen esker, EiTBek berritz Iparraldeko berriendako kazetarien talde bat muntatu edo webgunea berpizten ahal duela. Bost urte egiten du www.eitb.com/fr ideki zela.

Euskal irrati Telebista ( EiTB ) 1982an sortutako Euskal Autonomia Erkidegoko egitura publiko bat da. Haren jatorrizko helburua euskal hizkuntza eta kulturaren sustatzea da. Lau zati nagusitan egituraturik da EiTB: Euskal Telebista, Eusko Irratia S.A, Radio Vitoria S.A eta EiTBnet S.A.

http://www.kazeta.info/euskalherria/frantsesezko-eitbren-webgunea-zerratuko-da?utm_source=twitterfeed&utm_medium=twitter