Nafarroako Gobernuari emango dizkiogu sinadurak heldu den ostegunean, abenduak 15, goizeko 11:00etan. Aurki ere Eusko Jaurlaritzan entregatuko ditugu.
Ostiralerako konzentrazioa deitu dugu Iruñan. Bertan bi aldarrikapen nagusi izango dira:
* Navarra Directo saioa eta hogei lanpostuak mantentzea.
* Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak Nafarroan ETB LTD bitartez ikusi dadin, 2009. urtean lortu zuten akordioa berehala bete dezatela.
Konzentrazioa heldu den ostiralean, abenduak 16, arratsaldeko zazpietan ospatuko dugu Nafar Gobernuaren egoitzaren aurrean, Iruñako Carlos III.aren etorbidean.
Gure lan egoerari dagokionez, gaur egun dakigun bakarra Navarra Directoren ezabatzea uztailaren 15a arte atzeratu duela EITBek. Ez dakigu ze baldintzatan jarraituko duen ordurarte, izan ere, aurrekontua nabarmen murriztuko dute eta hainbat langile kalean geldituko dira.
Hurrengo ordu edo egunetan jakingo dugu ze baldintzatan jarraituko duen saioak eta gutako zenbatek hasiko dugun urte berria langabezian.
Azken hilabetean jaso dugun babes soziala oso handia izan den arren, eta milaka pertsonek ETB eta Navarra Directo Nafarroan LTD bitartez ikusi nahi dutela aldarrikatu duten arren, arduradun politikoek ez diote arazoari soluziorik eman nahi izan oraindik.
Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diegu elkarlanean hasi daitezela, ETB Nafarroan LTD bitartez ikusi nahi duten milaka nafarren eskubideak behin betikoz bermatu ditzaten.
Navarra Directoko langileak.
43.000 firmas piden que ETB se vea en TDT en Navarra...
43.000 FIRMAS PIDEN QUE ETB SE VEA EN TDT EN NAVARRA Y LA CONTINUIDAD DE NAVARRA DIRECTO