Lau t'erdiko finaleko sarreran ETBko LABekoek salaketa xume bat egin dute pankarta bati eutsiz. "PSE PP: utzi bakean ETB!" zioen pankartak.
"Navarra Directo" saioa egiten duten kontratako langileekin topo egin dugu bertan, "ETB por TDT" zioen pankartari eusten ziotela. Gogoratu beharra dago kontrata horretako lanpostuak kinka larrian daudela, urtarriletik aurrera heren bat, eta uztaila amaitutakoan saioa bertan behera geldituko zenez guztiak kalean egon daitezke.
Salaketa bikoitza egon da beraz.