Lau egunez ematen aritu dira, eta iganderako, erretiratu egin zuen EITBk Donostiako errauste plantari moratoria ezartzearen aldeko manifestaziora deitzen zuen iragarkia. EITBko zuzendaritzak hauxe azaldu du: «Iragarkiak herritarrak errauste plantaren aurka manifestatzera bultzatzen ditu, eta, gainera, osasunarentzat kaltegarria dela argi baieztatzen du». Bestalde, azaldu du EITBn ez direla onartuko ideia filosofiko, erlijioso edo politikoak dituzten iragarkiak. «Iragarkia alderdi politiko batena bada, ez da kontraturik egingo, hauteskunde kanpainetan salbu, mezua dena delakoa izanda ere. Iragarkia eginez gero adibidez GKE batek, talde ekologista batek, animaliak babesteko elkarte batek edo bizilagunen elkarte batek, mezuak ezingo du konnotazio politikorik izan».
BERRIA 2010.06.18