Hemen zaude

ADMINISTRAZIOA EUSKARAZ: Nafarroan ETB3-ren alde

Bada garaia ETB3 Nafarroan ikusi ahal izateko (modu analogikoan ikusterik ez dago, ETB1 oraindik ikusterik badago ere).

NAFARROAN ETB3-REN ALDE.

Administrazioan Euskaraz taldeak PSNren jokabidea salatu nahi du, ETB mofu digitalean ikusi ahal izateko aferaren inguruan.

2011ko urriaren 27an Nafarroako Parlamentuak berriz eztabaidatu zuen gaia. Horrela, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatu zuen Nafarroan ETB LTDren bitartez ikusi ahal izateko Eusko Jaurlaritzarekin izan behar dituen negoziazioak erraz ditzan. UPN aurka azaldu zen eta PP abstenitu egin zen.

Nafarroa Baik aurkeztutako proposamenak beste puntu bat ere bazuen ETB-3 eta ETB Sat kateei buruz, haiek Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako Protokoloan aipatu ez baitziren egin.

Proposamena hauxe zen: Nafarroako Gobernuari eskatzea negozia dezala Eusko Jaurlaritzarekin, Foru Erkidegoan ETB-3 eta ETB-4 ere LTDren bitartez ikusi ahal izan daitezen.

Tamalez, puntu hau ez zen aurrera atera, UPNk eta PSNk aurka bozkatu zutelako.

ETB 3 EITB euskal korporazio publikoak 2008ko urriaren 10ean sortu zuen telebista kate bat da. Euskara hutsezko kanala, orokorrean 30 urtetik beherako lagunentzat abiarazia. Musika saioak, filmak, marrazki bizidunak, dokumentalak, erreportaiak, albistegiak eta kirol emanaldiak ditu programazioaren ardatza.

Bada garaia ETB3 Nafarroan ikusi ahal izateko (modu analogikoan ikusterik ez dago, ETB1 oraindik ikusterik badago ere).

Beraz, PSNren jokabidea gogor salatu nahi dugu. ETB euskaraz, modu ofizialean eta Nafarroa osoan nahi dugu!

Iruñean, 2011ko azaroaren 10ean.

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.
Identifikazio Fiskalerako Kodea: G31836323.
Ordezkaria: ANGEL VELEZ MEDRANO.

Joseba Otano Villanueva - http://zuzeu.com/2011/11/11/nafarroan-etb3-ren-alde/