2008ko uztailean atxilotu zuten Santutxuko gaztea eta Guardia Zibilaren eskuetan egon zen bitartean torturatua izan zela salatu zuen. Epaitua izan ondoren zazpi urteko zigorra ezarri zioten, baina epaia errekurritua dago.
Espainiako Entzutegi Nazionalak 60.000 euroko bermea exigitu du Zuazoren baldintzapeneko askatasunaren truke. Santutxuko auzokidea gaur itzultzea espero da jaietan murgilduta dagoen bere auzora. Zuazori 7 urteko espetxealdia ezarri zioten baina epaia errekurritua dagoenez ez da behinbetikoa, eta urtarrilean askatu behar zuten sententziaren erdia betetzeagatik.
Maialen Zuazo Guardia Zibilak atxilotu zuen 2008ko uztailaren 22an Santutxun. Zuazook, inkomunikazio aldian, torturak eta tratu txarrak pairatu zituela salatu zuen epailearen aurrean.
Hiru urte hauetan Espainiako Soto del Real eta Brieva espetxeetan izan dute preso dispertsatuta
PRENTSA BILDUMA
eitb.labsindikatua.org: Maialen Zuazo, ETBko langilea, atxilotuta
gara.net: Maialen Zuazo bilbotarra aske geratuko da, 60.000 euroko bermepean