Hemen zaude

ETBko LABek «Arratsaldero» programan emandako zentsura kasua salatzen du.

ETBko LABek gogor salatzen du ETB adierazpen askatasunaren aurka dagoela erakutsi duela berriz ere. Ez da onargarria ETBko «Arratsaldero» programan parte hartu behar zuten musikari biri ezarritako betoa Presoak Euskal Herrira hurbiltzearen aldeko mezua zeramatelako soinean. Horrelako portaerak gure herriaren gehiengoaren nahiaren aurka doaz eta ETB errepresioaren alde lerrokatzen du, Euskal Herriaren normalizazio politiko eta sozialaren aurka eginez.

Euskal Herrian, 2011ko ekainaren 24an

Gaur, Ekainaren 21a, SIROKA taldeak Eitb-ko ARRATSALDERO saioan eskaini behar zuen elkarrizketa zentsuratu du saio honetako zuzendariak. Talde honetako partaideei soinean jarrita zeramatzaten "euskal presoak euskal herrira" txapa kentzea eskatu diete eta haiek ezezkoa eman ondoren, programa uzteko gonbitea jaso dute.

SIROKA taldeak EiTBren jarrera faxista zalatu nahi du lehenik eta behin. Horrelako jarrerak, ezagun egiten zaizkigun arren, iraganeko gauza izatera pasatzea gustatuko litzaiguke.

Bestalde, hainbatetan egin dugun moduan, bai publiko zein pribatuan, euskal preso, iheslari eta errefuxiatuen eskubideak errespetatzearekiko gure konpromezu tinkoa azaldu nahi dugu.

http://www.sirokataldea.com/