Hemen zaude

EITBko behin-behineko erredakzio kontseiluen oharra, SORTUren tratamenduari buruz

Datorren otsailaren 28an, Eusko Legebiltzarrak aztertuko du SORTU, ezker abertzalearen erakunde berriari ze informazio trataera eman behar zaion EITB taldeko komunikabideetan. Horren inguruan, ETB-ko eta Radio Euskadiko behin-behineko Erredakzio Kontseiluek, eta Radio Vitoria eta Euskadi Irratiko ordezkaritzak, hauxe zehaztu nahi dugu:

Ez deritzogu ondo interes politikoek EITB-ren informazio ildoa oztopatu eta baldintzatzeari, bere independentziari kalte egiten diolako.

EITB-ren zuzendaritzari eskatzen diogu informazioaren trataeran irizpide profesionalak baino ez ditzala erabili, EITB-ren Sorrera Legean (2.eta 3.artikuluak) zein aldarrikatzen dugun Estatutu Profesionalean jasota dagoen bezala (Sarrera, eta 9, 10, 11, 12, 13 eta 14.artikuluak).

Era berean, EITBko zuzendaritzari eskatzen diogu aztertu dezala gertaeren garrantzia eta zenbaiteranoko oihartzuna izango duten, albisteei neurriko zabaltasun eta sakontasuna emateko.
 
SORTUren legeztatzearen inguruko gertaera, ahots eta iritziak ezkutatu edo gutxiesteko saiakera oro zentsura edo manipulazioa baino ez dira.
 
SORTUren legeztatzearen inguruan egin ditugun hausnarketa hauek EITBko komunikabideetan agertzen diren informazio guztietarako balio dute.
 
ETB eta Radio Euskadiko behin behineko Erredakzio Kontseiluak eta Radio Vitoria eta Euskadi Irratiko ordezkaritzak.
 
(*) Ohar hau Administrazio Kontseiluko presidentea den Josi Basterretxeari eta Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiari helarazi diegu.

El próximo día 28 de febrero, el Parlamento vasco analizará el tratamiento informativo que se debe dar a la nueva formación de la izquierda abertzale SORTU en los medios del grupo. Al respecto, los Consejos de Redacción Provisionales de ETB y Radio Euskadi, y la representación de Radio Vitoria y Euskadi Irratia, quieren precisar lo siguiente.
 
Mostramos nuestra disconformidad con que intereses políticos interfieran y mediaticen la línea informativa de EITB ya que menoscaba su independencia.
 
Solicitamos a la Dirección de EITB que se ciña a criterios exclusivamente profesionales en el tratamiento informativo de las noticias, tal y como se recoge tanto en la propia Ley de Creación de EITB (art 2 y art. 3) como en el borrador de Estatuto Profesional que reivindicamos (Preámbulo, y arts. 9, 10, 11,12,13 y 14).
 
Así mismo, instamos a la Dirección de EITB a valorar la trascendencia y la repercusión social de los acontecimientos para otorgar a las noticias el tratamiento adecuado en lo que respecta a profusión, relevancia y profundidad.
 
Cualquier intento por silenciar o minimizar los acontecimientos y las voces u opiniones que pudieran surgir en torno al proceso de legalización de SORTU sólo pueden ser consideradas como censura o manipulación.
 
Estas consideraciones que hacemos públicas en torno a la legalización de SORTU, las hacemos extensivas a cualquier información emitida por los medios que componen EITB.
 
 
Los Consejos de Redacción Provisionales de ETB y RE y los representantes de R. Vitoria y E.I.
 
(*) Esta nota ha sido remitida tanto al presidente de Consejo de Administración Josi Basterretxea, como al director de EITB, Alberto Surio.

EITBk Sorturi zer informazio trataera eman aztertuko dute legebiltzarrean

Legeztatzearen inguruko iritziak ezkutatzea zentsura dela dio behin behineko Erredakzio Kontseiluak

Astelehenean EITBko komunikabideetan Sortu alderdi berriari zer informazio trataera eman behar zaion aztertuko du Eusko Legebiltzarrak, EITBko Kontrolerako Batzordeko bilkuran. Gai horri lotuta, ETBko eta Radio Euskadiko behin-behineko Erredakzio Kontseiluak eta Radio Vitoria eta Euskadi Irratiko ordezkaritzak gutun bat helarazi diote Jose Inazio Basterretxea EITBko Administrazio Kontseiluko presidenteari eta Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiari. Bertan diote ez deritzotela ondo interes politikoek EITBren informazio ildoa oztopatu eta baldintzatzeari, «bere independentziari kalte egiten diolako».

Horren aurrean eskaera argia egin diote EITBko zuzendaritzari: «Informazioaren trataeran irizpide profesionalak baino ez ditzala erabili, EITBren Sorrera Legean zein aldarrikatzen dugun Estatutu Profesionalean jasota dagoen bezala». Era berean, zuzendaritzari eskatzen diote aztertu dezala gertaeren garrantzia eta zenbaiterainoko oihartzuna izango duen, «albisteei neurriko zabaltasun eta sakontasuna emateko». Hala, Erredakzio Kontseiluaren iritziz, «Sortu legeztatzearen inguruko gertaera, ahots eta iritziak ezkutatu edo gutxiesteko saiakera oro zentsura edo manipullazioa baino ez dira».

Alderdien zuzenketak

UPD alderdiak legez besteko proposamena eramango du etzi, «EITBk terroristei eta legez kanpoko erakundeei edo beraien ordezkari direnei espaziorik ez emateko» eskatuz. Proposamen horren gaineko zuzenketak sartu dituzte alderdiek. PPren zuzenketak dio Batasuna eta legez kanpoko taldeetako ordezkariak elkarrizketa, eztabaida eta tertulietan egotea galarazi beharko lukeela EITBko zuzendari nagusiak. PSEk EITBko zuzendaritzaren lana errekonozitzen du, «ETArekin elkar adituta dauden aukera politikoetan izan duen tratamendu informatiboaren aldaketan». Halaber, «gaurkotasun informatiboari profesionaltasunez jarraitu dio EITBk, legez kanpoko aukerak eta indar legitimoak parekatzea saihestuz». EAJren osoko zuzenketak, berriz, horrela dio: «Eusko Legebiltzarrak EITBri eskatzen dio bere informazio zerbitzuen jarduera gida dadila informazioen egiazkotasun, objektibotasun, aniztasun eta inpar- tzialtasun printzipioetatik». Bilkuran Alberto Suriok eta Blanca Urgellek hainbat galdera erantzun beharko dituzte.

Urtzi Urkizu - BERRIA 2011.02.26
http://paperekoa.berria.info/agenda/2011-02-26/030/001/eitbk_sorturi_zer...

Javier Torrontegi - EITBko irratietako zuzendaria

Euskara menperatzen ez badu ere, EITBko irratien arduradun nagusia da. Argi du orain betetzen duen kargua aldi baterako dela.

Mendian erori eta besoan min hartu ostean, hainbat astez bajan izan da Javier Torrontegi (Getxo, Bizkaia, 1956). Lanera itzuli eta egun gutxitara erantzun ditu gure galderak Donostiako hotel batean. 70ko hamarkadatik ari da kazetari lanetan. 1993tik 2009ra Prisako hedabideetan aritu zen.

Zer balantze egiten duzu kargua hartu zenuenetik gaur arteko bideaz?

Azken ikerketek datu onak eman dizkigute. Hasieran aldaketa politikoaren ordaina izan genuen, baina gerora hori aldatu da. Nire aldetik esan dezaket oso pozik nagoela topatu ditudan kazetariekin. Euskadiko irrati kazetari onenak EITBn daude. Erreferentzia informatiboa izan nahi dugu.

2010eko CIESeko datuek diote EITBko euskarazko irratiek entzule gehiago dituztela gaztelaniazkoek baino. Zer egin dute ondo euskarazkoek eta zer gaizki gaztelaniazkoek?

Ez da ezer ezberdina egiten ari euskaraz eta gaztelaniaz. Euskarazko datuak onak dira eta bereziki pozik nago. Baina kontuan hartu behar da euskaraz konpetentzia gutxiago dagoela. Euskarazko irratiei, gainera, gutxiago eragin diete aldaketa politikoak ekarritako ondorioak.

Onda Vascak kalte egin al dio Radio Euskadiren datuei?

Emisora pribatu guztiek dute eragina. Irrati bat sortzeak, Radio Euskadin izan diren kazetariekin, merkatua eta inkestak distorsionatzen dituzte.

EITBko irratiek gora egiteko tartea dutela iruditzen zaizu?

Ziur nago EITBko irratiak hazten joango direla. Gizarteari erreferente informatiboa eskaintzen jarraituko dute, sinesgarritasun eta seriotasunagatik.

Interneten zer pauso ematea pentsatu duzue?

Oraindik ez dago zehaztua irratiaren jokaleku teknikoa zein izango den. Katalunian, adibidez, asko hazi da irratiaren kontsuma Interneten. Guk datozen egunetan sarearen bitartez EITBko produktuak zabaltzeko plataforma bat eskainiko dugu.

Teknologia berriek aldaketak ekarriko al dituzte irrati ereduan?

Esango nuke baietz, baina ez informazioaren bizkarrezurrean. Produktu berriak sartu beharko ditugu zaharkituak daudenen ordez. Eta entzuleekin parte-hartze sistema berriak asmatu beharko ditugu. BBCren eredua aintzat hartzeko modukoa da.

Zutabegile batzuek aipatu izan dute Boulevard-eko elkarrizketa politikoetan ez dagoela pluraltasun nahikorik, sozialistak direla nagusi.

2010ean, PSEren presentzia Boulevard-en %30 gutxiago izan zen Eusko Legebiltzarreko ordezkaritzari legokiokeena baino. Beste kontu bat Espainiako Gobernuko ordezkarien elkarrizketak dira.

EITBk PSE-PP itunaren gidalerroak jarraitzen al ditu?

Ez, ez dago gidalerrorik. EITBk Eusko Legebiltzarretik datorren ildoari jarraitzen dio.

Abenduaren 16an Rufi Etxeberria elkarrizketatu zuten Radio Euskadin. Aurreko egunetan EITBk jasotako zentsura salaketek eragina izan al zuten elkarrizketa egiteko?

Inola ere ez. Interes informatiboa gailendu zen.

Zergatik egin zen Radio Euskadin eta ez Euskadi Irratian?

Aukeratu genuen tokia eta unea hori izan zen, informazioa zabaltzeko helburua hobeto bete zezakeena zelako. Eta elkarrizketa oso garrantzitsua izan zen, gerora ikusi zenez.

Zergatik ez dira ordutik elkarrizketa gehiago egon ezker abertzaleko bozeramaileekin?

Unean uneko elkarrizketa bat izan zen abendukoa, eta ez dugu ikusi gehiago egiteko beharrik orain arte.

Ezker abertzaleari ezarritako betoak jarraituko du orduan EITBn?

Ez dago eta ez da egon halako betorik. Ezker abertzaleko ahotsak entzuten dira EITBko irratietan.

Ezker abertzaleari botoa ematen diotenek zergak ordaintzen dituzte, eta zerga horiekin EITB ordaintzen da. Baina ezin dute haien ideologia dutenen ahotsa Euskadi Irratiko elkarrizketetan entzun.

Rufi Etxeberriaren elkarrizketa egin genuen EITBko irratietan. Beste hedabide batzuetan zenbat elkarrizketa egin zaizkio Etxeberriari? Bakarra.

Hemendik bi urtera Eusko Legebiltzarrean egoera alda daiteke. Onartzen duzue zuen kargua denbora baterako izan daitekeela?

Nik argi dut lan hau denbora baterako dela. Eta gustura hartzen dut hori, kazetaritzan egunero ikasteko aukera dudalako.

Nola daramazu euskara ikastearen prozesua?

Hortan nabil. Konpromisoa hartzen dut epe laburrean maila hobetzeko, baina ez dut doako promesarik egin nahi.

Entzule batzuek galde dezakete nola balora dezakezun Euskadi Irratia eta Gaztearen lana hizkuntza menperatu gabe.

Esango nieke galde diezaietela bi irrati horietako zuzendariei nire iradokizunak nolakoak izan diren.

Urtzi Urkizu - BERRIA 2011.02.27
http://paperekoa.berria.info/agenda/2011-02-27/028/001/eitbn_ez_dago_eta...