http://www.baieuskalherriari.org/itzali
Zalapartak amaitu ziren, jada denbora hasia da bere lana egiten eta inor gutxi gogoratzen da eguraldiaren kontuez astebururako ona iragartzen badute.
Euskal Herriaren etorkizuna ez dago eguraldi mapen eskuetan. Baina euskal herritarrak bizi dugun asimilazio estrategiak min handia egin liezaioke gure herriaren geroari.
Hilabeteak igaro ditu Eusko Autonomi Erkidegoko gobernuak EITBko sagarra barrutik janaz. Itxuran ezer aldatuko ez zela uste zuenak izan zuen erantzuna 2010eko udaberrian.
EITBko lehen eguraldi mapak aldatzen hasi zirenean inork gutxik jakin zezakeen noiz izango zuen amaiera, pausoz pauso aldaketak bat bestearen atzetik burutu dituzte azken emaitza irudikatzeraino, alegia Euskal Herria ezabatzeraino.
Espero genuen. Euskal Herriko futbol selekzioarekin egin nahi izan duten bezala, Ikurriñarekin egiten duten bezala, Euskal Herria irudikatu edo sentiarazi dezakeen oro dute jomugan.
Euskal Herria desitxuratzeko denak balio du. Euskadi eta Euskal Herria izenen arteko eztabaida antzuak, Ikurriñari espainiar bandera alboan jartzeak, Nafarroa Garaian Olentzero eta Ikurriña debekatzeak, ...
Nazio sentimendua izanagatik, zatiketa administratiboaren baitan bizitzen ohitzen bagara, nazio perspektiba edo sentsibilitatea galdu dezakegu. Horregatik aldatu dute EITBko ikuspegia, denboraren harira eta errepikatzearen poderioz asimilatu dezagun. Beraiek finkaturiko errealitatea bizi dezagun.
Ikusten ez dena, ukitzen ez dena eta usaindu ezin litekeena ahazteko arrisku bizian dago. Euskal Herria desagerrarazteko estrategiaren baitan tresna gisa darabilte EITB.
BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimenaren HARREMANAK
---
Posta: harremanak@baieuskalherriari.org
Helbidea: Errota kalea 4, bj, 20215 Billabona (Gipuzkoa) Euskal Herria
Webgunea: http://www.baieuskalherriari.org/
Geurea Ikurriña ekimena: http://www.baieuskalherriari.org/geureaikurrina/
Ikurriña munduan ekimena: http://www.baieuskalherriari.org/munduan
Ikurriña etxeraino: http://www.baieuskalherriari.org/ikurrina