Bai EITBko zuzendari nagusi ohi den Andoni Ortuzarrek atzo Gasteizko parlamentuan egindako agerraldian, zein egungo ETBko Zuzendaria den Miguel Angel Idigorasek CORREOri eskainitako elkarrizketan, kontratu merkantilen auzian sindikatu batek ere ez duela inoiz inolako kexurik azaldu adierazi dute.
Hori dela eta, LABetik berriro diogu, 2006an Bilboko Lan Ikuskaritzan kasu bat salatu genuela, eta ebazpena hauxe izan zen: "alde biko kontratazio mota horretan langileen ordezkariek ez dutela parte hartzerik", beraz, salaketak kaltetutako norberakoek egin beharko zituztela eta sindikatua ekimen legaletatik kanpo utzi zuen. Langile guztiok ezagutzen dugu LABek egin izan duen egiturako plantilaren defentsa hitzez eta ekintzez.
Aurtengo udan sindikatu guztiok zuzendaritzarekin arazoa lan eskaintza publikoen bidez bideratzeko konpromisoa hartu genuen, eta LABen iritziz prozesua motelegi doa, eta zalantza handiak ditu zuzendaritzaren borondatearen inguruan.
· GARA: Ortuzar: «Las inspecciones esconden motivaciones políticas»
· BERRIA: «Motibazio politikoak» ikusi ditu Ortuzarrek EITBko lan ikuskatzean
· DEIA: Ortuzar demuestra la plena legalidad de los contratos mercantiles en EITB
· EL CORREO Ortuzar acusa al Gobierno de liderar un plan para desprestigiar su gestión en EiTB